Familiako hizkuntza politika

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-10-12 08:08

Bat aldizkariaren 94. zenbakiak transmisioaren molde berriak aztertu ditu. Blog honetara ekarri nituen Paula Kasaresen aipu batzuk horren inguruan. Oraingoan Jone Miren Hernandezek gurean plazaratu berri duen kontzeptua dakart: familiako hizkuntza politika.

Aitortu behar dut hasiera batean terminoak kirrizka eragin zidala. Baina, gero, sakon aztertu eta bai, egokia dela begitantzen zait. Izan ere, familia barruko hori ere politika da, bistan denez.

 

Eta zer da familiako hizkuntza politika? Hiru osagai ditu

 

1- Hizkuntza ideologia: hizkuntzaren gainean dauden uste, iritzi, irudi edo diskurtsoei egiten die erreferentzia.

2- Hizkuntza praktikak: hiztunek hizkuntzarekin egiten duenari egiten zaio erreferentzia.

3- Hizkuntza kudeaketa: hizkuntza baten inguruan sortzen den dinamikari edo hizkuntza bat baino gehiago daudenean egiten diren aukeraketei egiten zaie erreferentzia.


Aintzat hartu beharko dugu baina.


Utzi iruzkina: