Kategoria: bat94
Bat aldizkariaren 94. zenbakiak transmisioaren molde berriak aztertu ditu. Blog honetara ekarri nituen Paula Kasaresen aipu batzuk horren inguruan. Oraingoan Jone Miren Hernandezek gurean plazaratu berri duen kontzeptua dakart: familiako hizkuntza politika. Aitortu behar dut hasiera batean terminoak kirrizka eragin zidala. Baina, gero, sakon aztertu eta bai, egokia dela begitantzen zait. Izan ere, familia barruko hori ere politika da, bistan denez. Eta zer da familiako hizkuntza politika? Hiru osagai ditu 1- Hizkuntza ideologia: hizkuntzaren gainean dauden uste, iritzi, irudi...