Fair play: futbola, gezurrak eta burofaxak
Kirolaz -futbolaz, zehatzago- ez ditut gauza asko ulertzen, hemen saiatu nitzen azaltzen zergatik. Aurreko batean, baina, kuadrillakoak bahituta nengoen tabernan futbola ari ziren ematen telebistaz: urdinak gorrien aurka, adibidez. Halako batean urdinetako bat ate-eremura heltzear zegoela, hurbildu zitzaion arineketan gorrietako bat eta han joan ziren biak lurrera. Biak zelaian kexaka eta zaleak zarataka, nork bere aurkakoari errua egotziz. Telebistako irudietan argi ez zegoen arren, neure susmoa agertu nion ondoko lagunari: -Urdinak bultzatu eta bota egin du, ezta? galdetu nuen. -Antza bai, baina ez dago argi, litekeena da gorriak bere burua lurrera botatzea ere izan zen erantzuna. Errepikapenak ez zuen jokaldia argitu eta ahaztu egin nuen kontua. Atzo arte.
Burofaxgate bezala bataiatu dezakegunaz irakurtzen ari nintzen eta hor ere errepikapenak ez du argitzen zer gertatu zen: Paperak beren lekutik atera zituzten urdinek ala gorriak ez ziren aurkitzeko gai izan? Burofaxa jaso eta gero kaxa batean itzuli zituzten urdin batzuek ala bazeudela jakinda ez zituztela aurkitzen esan zuten gorriek?
Ezin jakin nork dioen egia, baten batek esatekotan, esan nahi dut. Futbolean eta politikan gaitz berak kutsatzen du jarduna: neureek egindako gaitzak estali eta aurkariarenak haizatu. Helburua irabaztea baita. Edonola.

_________________________________________________________
Besterik da, gainera, burofax ditxosoa gaztelania ederrean baino ez omen zutela bidali. Euskaldunak euskaldunari erdaraz, no comment.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: