Zergatik galdu behar duen Athleticek erregearen kopa.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-05-07 18:52
2

Gogoeta desordenatua kirolari buruz.

Kirolak oro har, eta futbolak gehien bat, ez ditu benetan sustatzen iragartzen dituen baloreak. Aldarrikatzen ditu joko garbia eta lehia sanoa eta praktikan dena da zilegi irabaztearren. Onenak irabaz dezala desiratu beharrean neure taldeak hartu behar du gaina, zergatik eta neurea delako, horrexegatik besterik ez.

Kirolak behar luke izan, nire uste ezjakinean, norbere buruarekiko lehia; maitasunaren domina hartan bezala: Atzo baino gehiago, bihar baino gutxiago. Edo Citius, altius, fortius Joko Olinpikoetan bezala. Aitzitik, gaur egungo kirol sonatuenetan norgehiagoka ez da geure buruarekin, hurkoarekin baino. Ez hori bakarrik, jokoan dabilenak -jokalariak- arau tazito batzuk onartu ditu, esaterako aurkaria gola sartzetik hurbil badago zilegi duela ostikada batez orkatila segatu eta arriskua belarretara erauztea. Zikin jokatu duen jokalariak badaki zaleek -zale fanatikoek- barkatu egingo diotela; baita txalotu ere. Fair play, badakizue, kirolak balore positiboak erakusten ditu eta bla eta bla eta bla. Gainera, kirol profesionalean ez ezik umeen eskola kirolean ere horrela izaten dira gauzak, eta eskola-umeen arteko partidetan gurasoak entzun dituenak badaki.

Norgehiagoka, bestalde, ez da jokoan parte hartzen dutenen artekoa soilik. Zaleen arteko irainak entzutekoak izaten dira. Eta hitzetatik haratago ez badoa, gaitzerdi. Bestela "normalak" irudi lezaketen gizonezko -eta emakumezkoak- entzun ditut nik barre zantzoka Errealak galdu duelako eta pozik -ez dakizue nola-  bigarren mailan dagoelako. Krudelak auzokoarekin.

Athleticek galdu behar du asteazken honetan, are gehiago, erreala bezala bigarren mailara jaitsi behar du ekainean (ekainean? maiatzean? noiz amaitzen da liga?) zaletu fundamentalistak kontura daitezen Athletic kirol talde bat besterik ez dela, horixe besterik ez.

La amatxu de BegoƱa zorionez ahaztuxea dagoen garaiotan, Athletic eta Vaya Semanita dira gaur zer garen erakusten digutenak: herri erdaldun fanatizatua. Es que los del Athetic somos la ostia, joder!

P.S.: Honen ostean lagunen bat galduko dut agian baina, zer nahi duzue esatea... berarentzat txarrago!

Patxi

Patxi 2009-05-08 00:51 #1

Atzo ikusi nuen telebistan, zientzilari edo sasizientzilarien (bat inoiz ez dago seguro) saio batean, bideojokoetako eta telebistako biolentziari esker, gizartea garai batean baino paketsuagoa dala, badaukalako nun hustu bere berezko amorrua (geneetan dakarrena).

Batere ziur ez banago ere, printzipioz, erabat bat nator printzipio honekin.

Ez dakidana da, Athletikzaleak nun hustuko duen bere ahidura eta sumindura, Bartzelonaren kontra sei eta zero galtzen duenean.

(David eta Goliatena, hain da kondaira polita! Hain gutxitan gertatzen da ta... Izango ez da ba polita!)

Aupa athletiiiiiiii!

patxi lurra

patxi lurra 2009-05-09 08:52 #2

Zergaitik ez da Athletic bigarren mailara jaitsiko? Zale fundamentalista horiengaitik. Futbol talde bat baino gehiago dalako. Hain zuzen be lagun izoztu txuri-urdin gehien-gehienek ez emoten ez dabena emoten dabelako. Sostengua.

Bestela, fair-playari jagokonez, erabat bat nator zeugaz. Neuk ondo ikusten dot futbolzale sutsu horien jarduna, forofismo zuri-gorri hori inbidiaz begiratzen dot. Ez dakit zer kaltea egiten dauan, norberari ez bada.

Hooliganismoa beste kontu bat da, muga askotan lausoa dan arren.

Aupa Athletic! Eta aupa Erreala, noski!!

PD Ilegalizazinoen aro honetan, alkarteak eta ekitaldiak debekatzea hain erraza dan honetan, koparen finalaren inguruan ultra-eskuindarrek deitutako hiru manifestazino deitu dabe, eta Candidopumpidoak eta baltasargarzonak mutu eta geldirik dagoz, inork ez dau ezer debekatuko Valentzia aldean.

Utzi iruzkina: