Kategoria: lagunak_egiten
Gogoeta desordenatua kirolari buruz.Kirolak oro har, eta futbolak gehien bat, ez ditu benetan sustatzen iragartzen dituen baloreak. Aldarrikatzen ditu joko garbia eta lehia sanoa eta praktikan dena da zilegi irabaztearren. Onenak irabaz dezala desiratu beharrean neure taldeak hartu behar du gaina, zergatik eta neurea delako, horrexegatik besterik ez.Kirolak behar luke izan, nire uste ezjakinean, norbere buruarekiko lehia; maitasunaren domina hartan bezala: Atzo baino gehiago, bihar baino gutxiago. Edo Citius, altius, fortius Joko Olinpikoetan bezala. Aitzitik, gaur egungo kirol sonatuenetan...