Gaur okerreko hankarekin jaiki naiz
Barkatu, baina gaur okerreko hankarekin jaiki naiz.
Irakurri berri dut Indignez vous! sonatua eta zer nahi duzue esatea: ezer berririk esaten al du agure maitagarri horrek? Ez gaizki ulertu, ados nago berarekin, baina berritasunik ba du liburuak? Orduak egon gaitezke berbaz Indignez vous! honek eragin duen oldeaz, eta zenbat jendek irakurri duen eta bla, eta bla, eta bla. Badakizue zer? Sarkozyri emango diote bozka horien erdiek baino gehiagok. Gaitzerdi, gainera, bestela Le Peni -aitari ez bada, alabari- emango diote-eta.
Gaur guztientzat ere badut: Eta Wikileaks? Non dabil? Non daude mundua hankaz gora jarriko zuten kableak? Noiz utziko dizkiote agiriok El País-i? Bai, nori eta El País-i. To eta No.
Eta hitz egin dezagun orain "herri arabierretako iraultzez": Ikusirik zer gertatzen ari den, eta 1989-91 urte bitartean Europa sozialistan eta Sobiet Batasunean gertatutakoa gogoan, uste dut Francis Fukuyama jauna ez zebilela oker, ez horixe, hogei urteko aurrerapenaz baizik.
Baina ez egin jaramonik erretxindu honi, esan berri dizuet gaur okerreko hankarekin jaiki naizela. Dena dela ere, pentsatzen hasia naiz hanka artezik ez dudala jada, egunero okerrarekin altxatzen naizen inpresioa dut-eta.
Ale, ondo bizi!
Iruzkinak
jaio 2011-03-08 09:32 #1
Lasai, lasai... gerezi garaia ere badator-eta, poliki-poliki.
Utzi iruzkina: