Kategoria: wikileaks
Barkatu, baina gaur okerreko hankarekin jaiki naiz. Irakurri berri dut Indignez vous! sonatua eta zer nahi duzue esatea: ezer berririk esaten al du agure maitagarri horrek? Ez gaizki ulertu, ados nago berarekin, baina berritasunik ba du liburuak? Orduak egon gaitezke berbaz Indignez vous! honek eragin duen oldeaz, eta zenbat jendek irakurri duen eta bla, eta bla, eta bla. Badakizue zer? Sarkozyri emango diote bozka horien erdiek baino gehiagok. Gaitzerdi, gainera, bestela Le Peni -aitari ez bada, alabari- emango diote-eta. Gaur guztientzat ere badut: Eta Wikileaks? Non dabil? ...
Nire barruko Patxikontra ttikiak agindu dit hau idazteko:Wikileaks-ek ez du mundua aldatuko. Eta arrazoia agerikoa da: dagoeneko ez du aldatu. Esan nahi baita ez digula susmatzen ez genuen ezer erakutsi. Egia da, informazio ikaragarriak -hitzaren zentzurik estuenean- frogatu dituela eta gure zenbait errezelo izugarri -izua eragiten dutenak, alegia- baieztatu dituela. Gobernuak susmatzen genuen bezain hipokritak -ez gehiago- direla jakin dakigu orain. Ta? Erori da gobernurik? Saldoka atera al gara Neguko Jauregiak, Bastillak hartzera?Ez, Wikileaks-ek ez du mundua aldatu, ez du aldatuko. Dato...