Udazken iluna dakar
Bart berandura arte geratu nintzen @jmendicute kazetari ausartaren kronika Twitterren jarraituta. Gaur goizean bidaia luzea autoz eta Euskadi Irratia piztu dut, bidaialagun. Tertulia politikokoek garraztu didate gosaria: Batek zioen -ironia edo sarkasmo izpirik gabe, esan ere- ez dela beharrezko bestelako fororik ETAren azken mezuaz eta gure etorkizunaz jarduteko: "Legebiltzarra baita euskaldun guztion ahotsa entzuten den lekua". To!
Segituan ile eta diskurtso zuridun epaile batek esan du -gorritu gabe susmatzen dut, baina ez dut ikusi- Patxi Lopez oso ondo ari dela kudeatzen egoera, tentuz eta erabaki egokiak hartuz. No!
Enpresarien elkarte bateko lehendakari-edo den bati egin diote gero elkarrizketa. Aitxitxe-euskaraz eta aitxitxe-doinuaz mintzatu zaigu, goxo, limurtzaile. Pentsioen erreformaz, esaterako, esan du: "Oraingo moduen esinleikes sostenidu pensiñoak; orduen, ba, solusiñoa eurok urte geixau lan eiñ, eurok nonbaitxetik atara edo eurok pagau..." Eurok hori langileak dira, jakina: gu geu.
Jarraian, Iturgaitz joan zenetik PPko euscaldunarena egiten duenaren ahotsa entzun dugu: "...bi alderdi urdurik daude dauskatelako bronca bat".
Irratia amatatu eta musika jarri dut.
Poesia babes.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: