Kategoria: udazkena
Noiz erabakitzen dugu bizi garen garaia ez dela geurea? Haurtzaroa bada gure aberria, noiztik aurrera erabakitzen dugu atzerrian bizi garela? Gure etxepean autobusa gelditzen zen eta batzuetan -demagun bazkalostean- txoferra pareko tabernan sartu, kafea eskatu eta barran zutik hartzen zuen. Laguntzeko, Solisombra bat kolkoratzen zuen zurrutada bakar batez eta Farias-a ahoan igotzen zen berriro autobusera eta aurrera. Bitarte guztian -bost minutu edo izango ziren, ez gehiago- ...
Irailaren huts egiteari zor zaion erremedioa emateko prest gaituzue. Aurreko hilabetean 7. urteari ekin genion, bai, bai, 6 urte pasa dira jadanik, eta gogoak eta kemenak berdintsu ditugu.Urriaren 1arekin batera helduko diogu udazkenari eta Lertxundiren abestiak dioen bezala, koloreak eta batez ere ahotsak uk jarriko ditugu.Beraz, eta beti bezala, larunbat honetan, eguerdiko 12etan eta Mercaderes karrikan zatoz euskaraz abestera. Eguraldi bikaina izanen dugu eta eztarriak kantuz berotu eta gero poteatzeko parada ere izanen da.
Bart berandura arte geratu nintzen @jmendicute kazetari ausartaren kronika Twitterren jarraituta. Gaur goizean bidaia luzea autoz eta Euskadi Irratia piztu dut, bidaialagun. Tertulia politikokoek garraztu didate gosaria: Batek zioen -ironia edo sarkasmo izpirik gabe, esan ere- ez dela beharrezko bestelako fororik ETAren azken mezuaz eta gure etorkizunaz jarduteko: "Legebiltzarra baita euskaldun guztion ahotsa entzuten den lekua". To!Segituan ile eta diskurtso zuridun epaile batek esan du -gorritu gabe susmatzen dut, baina ez dut ikusi- Patxi Lopez oso ondo ari dela kudeatzen ego...
Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren aurkako 14 kontzertuz osaturiko kanpaina musikala sustatu eta koordinatu du udazken honetarako 11 herritako gazte asanbladekin batera.GeldiROCK lelopean makina bat kontzertu eginen dira Sakana guzian urte akabera bitartean eta hauen helburu nagusia musikaz gozatzeaz gain, AHTren inposaketa, suntsiketa eta azpiegitura honen inongo beharra ez dugula adieraztea izanen da. Bestalde, informazio guneak baliatuko ditugu egun horietan jendarteak AHTren inguruan nahita ezkutatzen zaion informazio ahalik eta zabalena eskainiz. Lehenbiziko kontzertua heldu den i...
Iker, Iñaki, Ixone eta Maite auziperatuentzat, maite zaituztegu! Zazpi urte igaro dira 2001 urteko urriaren 31tik. Gau hartan 200 poliziak baino gehiagok 13 lagun atxilotu zituzten Euskal Herriko hegoaldean, Garzon epailearen aginduetan. Udazkena operazioa izan zen. 27 dira Auzitegi Nazionalak epaitzen hasi dituenak eta ehundaka Garzonen teoriaren kaltetuak. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kideak ETArekin zerikusia dutelako epaitzen dituzte. Epailearen teoria gogorra bezain larria da: ETA ez dute bakarrik borroka armatuan diharduten emakume eta gizonek osatzen. Bere helburuak ...
Intxaurrak biltzen? Joan zaitez ortozik. Hemen da bat. Atx!