Zaborrak eta hondakinak.
Zaborrak atez ate jasotzeko sistema martxan da herri batzuetan eta
gehiagotara zabaltzekoa da Gipuzkoan. Hori hartu du gaitzat Joseba Barandiaranek ondoko bertsoa jarri du bere blogean :
Zaborra biltzen hasiak dira
hainbat herri atez ate
gauzak txukun egitea ez da
sekula izango kalte.
"Hondakin" dugu gauza
jakin bat
"zabor" hitzetik aparte,
zaborra definitzen baitugu
berez "hondakin nahaste":
bizimodua zaborgabetzen
lehenbaitlehen hasi gaitezke.
Doinua: Mutil koxkor bat
Egilea: Joseba Barandiaran
Iruzkinak
Utzi iruzkina: