Erraustegia Zubietan eraikitzeko korrika eta presaka, udalei beraien eskumenak kenduz sortutako partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi da. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun Txingudiren inolako esparrutan. Auto hori 2009k...
Urola Kostako Udal Elkarteak etxean konposta egiteko ikastaroa jarriko du martxan uztailaren 7an eta 8an. 2005ean egin zuten lehenengoz ekimena, eta eskaria ikusita, berriz eskaintzea erabaki dute. Jardueraren helburua norberak etxean sortzen dituen hondakin organikoekin konposta egitea da. Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako herritarrek har dezakete parte bertan. Baldintza bakarra bete beharko dute haiek, etxean lorategia edota baratza izatea, alegia. Ildo horretatik, interesa dutenek ordu eta erdi inguruko eskola jasoko dute, konposta egiten eta konpostagailua erabiltzen ikas ...
Segidan gaur bertan BERRIAn argitaratutako eskutitza: Jon Redondo, Orioko alkate jauna! Ardura gabe jokatzen ari zara Ingurumen Batzorde informatzaileetara deitua izan eta etortzen ez zarenean. Kontua ez da zeinek zein konbentzitzen duen. Orioko alkate zaren aldetik eta hilean 4.000 euro udaletik jasotzen dituzun horrek egiten diren deialdietan parte hartzeko ardura handiena duzu. Batzorde informatzailearen bilerak informazioa mahai gainean jarri eta denon artean aztertzeko egiten ditugu. Ardura gabe jokatzen ari zara, Udaleko gehiengoak herriko hondakinak ez erretzea erabaki baitugu. Orion...
Atez atekoak errefusa gutxitzen eta gaikako bilketa handitzen du, Jordi Colomer teknikariaren hitzetan; emaitza horiekin udalek diru sarrera gehiago eta gastu gutxiago dituztela esan du. www.berria.info EGIN KLIK
Karkara astekarian zabor bilketaren inguruko inkesta egiten ari dira: "Zaborra biltzeko zein sistema iruditzenzaizu egokiena?" Guk ATEZ ATEKOA, eta zuk?