Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Txingudi Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan sartzeko estatutuak aldatzeko erabakia
Erraustegia Zubietan eraikitzeko korrika eta presaka, udalei beraien eskumenak kenduz sortutako partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi da.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak,
ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera
utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko
Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko
hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz
ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun
Txingudiren inolako esparrutan. Auto hori 2009ko irailaren 21eko epaian
oinarritzen da; izan ere, auto horrek partzialki indargabetu zuen
Gipuzkoako Aldundiak martxoaren 15ean hartutako erabakia; hau da,
partzuergoa eta haren estatutuak sortzeko hitzarmena arautzen duen
erabakia.
Hala, epai horiek aintzat harturik, San Markoko Mankomunitateko
kideen ustez, «pitzatzen» hasi da Hondakinen Partzuergoaren egitura:
«Argi geratu da partzuergoaren egitura administratiboa gaizki egin dela
eta pitzatzen ari dela. Porrot egin dezake». San Markok gogorarazi du
partzuergoa goitik behera eraiki dela eta udalak ez direla kontuan
hartu, nahiz eta hiri hondakinen kudeaketa udalerrien eskumen esklusiboa
izan. «Tokiko autonomia oinarrizkoenari eraso egiten zaio».
Iruzkinak
Utzi iruzkina: