Usurbil Erraustegiaren Kontra

Uztailaren 20an, goizeko 11.00etan, Donostiako Hotel Londresen (Zubieta kalea, 2) GREENPEACE-k errausketaren inguruko txosten berria aurkeztuko du. Bertan, hondakinen errausketak ekonomian duen eragina azalduko dute; beraiek aurreratu duten arabera, ikaragarria udal ogasunetan zein herritarren poltsikoetan. Hondakinak tratatzeko edozein sistema “baliabideak” erretzea baino askoz hobea dela azalduko dute.


Noaua! webgunean informazio gehiago


Atzo emandako prentsaurrean, EAk, «H1eko transfugez» baliatzea leporatu die EAJri eta PSEri. Iñaki Agirrezabalaga EAko Gipuzkoako koordinatzaileak, Zumaiako Alkateak, EAJren eta PSEren «jokaldi politikoa» kritikatu zuen. San Markoko gehiengoa lortzeko eta mankomunitatearen kontrola izateko, «Hamaikabateko transfugez» baliatzea leporatu zien, gainera. Jokaldi hori alderdi politiko guztiek transfugismoaren aurka sinatutako itunaren aurka doala gogorarazi zuen EAk, izan ere, euren arabera, alderdi politiko guztiek konpromisoa hartu zuten boto transfugez ez baliatzeko gehiengo politikoa...


San Marko Mankomunitatean gertatuko den lehendakari aldaketaren harira, balorazioa egiteko prentsaurrekoa eman zuten atzo goizean Imanol Azpirozek, mankomunitateko jarduneko lehendakariak, eta Duñike Arrizabalagak eta Marian Beitialarrangoitiak, hurrenez hurren, Donostiako eta Hernaniko ordezkariak mankomunitatean. Azken egunetan, mankomunitatean dituzten ordezkariak aldatzeko EAJk eta PSE-EEk mozioak jarri dituzte Urnietako eta Lasarte-Oriako udalean. Hala, Alternatibak, EBk eta Ezker Abertzaleak gehiengoa galdu dute Hamaikabat, EAJ eta PSE-EEren mesedetan. EAJk eta PSE-EEk ...


Iulen Lizasok artikulu interesgarria idatzi du ECOTICIAS.com web-gunea Gipuzkoan gertatzen ari denaz. Interesgarria ikusi dugu hitzez hitz hemen jasotzea: ¿Qué pasa con la pequeña Gipúzkoa? El mismo día que recibo en casa un folleto ilustrativo de San Marcos, con los resultados en los tres pueblos de Gipúzkoa que han implantado el puerta a puerta, leo un gran titular en portada del Diario Vasco: “La nueva mayoría en la Mancomunidad de San Marcos frenará el puerta a puerta”.Parece copiado del titular de un periodico salvadoreño cuando el golpe de Micheletti. Como a ellos aquel día, se...


ORMAZABAL GEZURTERO Carlos Ormazabal Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu eta Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoko lehendakariak ukatu du San Marko mankomunitatean izango diren aldaketak ezker abertzaleak, Ezker Batuak eta Alternatibak sustatutako atez ateko zabor bilketa geldiarazteko direla. Diputatuaren esanetan, «inor ez dago atez atekoaren aurka. Ezberdinen ereduak dira». Alde horretatik, Ormazabalek «ez daki» errauste plantaren aldeko eta aurkako alderdien artean gatazkarik dagoen. Hala ere, ulertzen du PSE, EAJ eta Hamaikabaten jarrera. Demonio gezurteroa Orain egun par...



Errausketazaleen erasoen aurren, San Marko mankomunitatean izandako aldaketen harira, oraindik bertako lehendakaria den Imanol Azpirozek, argi hitz egin du: «dagoeneko  36.000 herritarrek sistema hau darabilgu, eta hemendik gutxira Debagoienako beste 60.000 elkartuko zaizkigu. Gu San Markoko zuzendaritzatik baztertzeko estrategia koiunturala bata ala bestea izan, hau geldiezin da.».Xabier Mikel Errekondok, Usurbilgo Alkateak ere, azken asteotako erabakiek ez dutela eraginik izango adierazi du: «Ez du ezertan eragingo. Proiektu hauk sustatu ditugun udalerriok,  aurrera jarraituko ...


Koldo Aldabek BERRIAko bere zutabean, Hondakin izenburupean, errausketazaleen erasoen inguruan dihardu gaur. Hitzez hitz honela dio: Hondakin Zarama aberastasuna da; galdetu, bestela, Italiako mafiari. Zarama aberastasuna da; begira Alacanten lehertu den ustelkeria kasuari. Zaramari kiratsa dario, eta zarama politikari zer esanik ez. Hondakinak kudeatzeko bi eredu lehian dira Gipuzkoan. Baina lehia hori ez da berdinen artekoa, ez indarrez, ezta estrategiaz ere. Batzuek euren aukera eraginkorra dela, emaitza onekoa eta sekula ezagutu ez diren birziklatze mailak lortu dituela frogatu ...


Alternatiba, EB eta ezker abertzaleari gehiengoa kenduko diete San MarkonEAJk eta PSEk bat egin dute Urnietan, herriko ordezkaria aldatzeko: UDAkoaren ordez EAJkoa jarriko dute.Ezker abertzaleari, Ezker Batuari eta Alternatibari SanMarko mankomunitatean duten gehiengoa kentzeko formula topatu dute PSE-EEk eta EAJk: Urnietan bi alderdi horiek bat egin dute, eta herri horrek San Markon duen ordezkaritza aldatzea proposatuko dute. Hau da, Urnieta Denon Artean (UDA) herri plataformako bi zinegotzietako bat kentzea proposatuko dute, eta zinegotzi horren ordez EAJko bat jarriko dute. M...