Xabier Olano, Usurbilgo udaletxeko kontuhartzailea: "Atez atekoa, koste gutxien duen sistema da". (Noaua! astekaria)
Igandean Usurbilgo 'Baxurde Txiki' Kross herrikoian errauste-plantaren aurkako ekimen ixila egin dugu, 'Errausketarik Ez! Zero Zabor!' afitxekin.
Igande honetan Usurbilgo 'Baxurde Txiki' Kross herrikoian errauste-plantaren aurkako ekimen ixila egingo da, 'Errausketarik Ez! Zero Zabor!' afitxekin. Bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Biltzeko lekua: Taxi geltokia Ordua: 11:00etan Ekimena: 11:30 - 12:30. Zatozte!
Beñat Irazusta usurbildarrak Noaua! astekarian idatzi duen gutuna: Beñaten dioen bezala, ASKO DUGU HOBETZEKO... ETA IKASTEKO!
Irailaren 12an guztiok zita bat dugu Donostiako Kontxa hondartzan. Erraustegirik ez lemapean bertan burutuko den giza katean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Goizeko 11.30etan Alderdi Ederren (hondartzara jaisteko tokian) hitzordua egina dago. Animatu, gozatu estropadez eta parte hartu giza katean! ERRAUSTEGIRIK EZ ZUBIETAN ETA EZ BESTE INON!
Pello Zubiria, Hernanin Zero Zabor taldeko kideak artikulu interesgarria kaleratu du errausketaren egiazko kostuez. "Los verdaderos costes económicos de incinerar residuos urbanos" Artikulo osoa www.gara.net
Zubietako errauste plantaren aurkako Giza Katea Kontxako hondartzan irailaren 12an 11:30etan.
Atez atekoa sistema «merkeena, iraunkorrena, garbiena eta osasuna gehien zaintzen duena» dela diot.Ezker abertzaleko hautetsiek herenegun egindako agerraldian atez ateko sistemak emaitza onenak ematen dituela adierazi zuten. Horri helduz, Alejandro Vazquez eta Kontxi Fuentes zinegotziek adierazi zutena, bosgarren edukiontziak atez ateakoak baino emaitza hobeak ematen dituela, alegia, «gezurra» dela diote. «Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketaren arabera, Zarautzek hilean 11 tona inguru hondakin organiko jasotzen ditu bosgarren edukiontziaren bitartez. Hernanik hilean 115 tona organiko ja...