Dysneikoek zerbait badakite... Toy story 3 moratoriaren alde!
Kontxi Aldanondo, Hernanin Zero Zabor taldeko kidea BERRIAn Gipuzkoan milaka familiak lagatzen dituzte azken denboretan etxeko hondakin organikoak kaleetan, horretarako ipinitako edukiontzietan; bosgarren edukiontzia zabaldu ahala, gero eta familia gehiagok egingo dute. Horretarako beren etxeetan hondakinak bereizten dituztenek (papera eta kartoia, organikoa, plastiko eta ontzi arinak, beirakiak... eta azkenik errefusa) erakusten dute ohitura aldaketa txiki batekin asko hurbiltzen garela «Zero Zabor» helburura. Gauza bera esan dezakegu etxeetan konposta egiten duten milaka familiez. Irit...
Zarautz Zero Zabor taldearen prentsaurrekoa. Zubietako errauste-planta egiteak zarauztarrei 12 milioi euro kostatuko zaie.
Mikel Peruarena kazetariak 'Zeinek erre nahi ditu hondakinak?' hitzaldia emango du. Noiz? Urriak 21, osteguna. Non: Biterin (Hernani) Ordua: 19:30ean. Antolatzailea: Hernanin Zero Zabor
Atez ateko bilketak eta erraustegiek bultzaturik, Euskal Herrian azkar ari da zabaltzen hondakinen inguruko eztabaida. Maiatzaren 9an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen Hernanin, %80ko birziklapena lortzeko helburuarekin. Usurbilen eta Oiartzunen ere biltzen dira hondakinak modu horretan. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea eta Andoni Amonarraiz zinegotzia, aurrez aurre jarri ditu Argiak, sistema horren inguruko begirada praktikoa eman dezaten. Elkarrizketa osoa aste honetako ARGIAn izango da irakurgai (2.249 zk.); hona hemen aurrerapen txiki bat. www.argia.com EGIN KLIK
San Marko, kontu hartzailerik eta idazkaririk gabe utzi du Merino jaunak... guk kandidatoak baditugu... ezagutu nahi? Gure kandidatoak ikusteko EGIN KLIK
Gipuzkoa aurrera! Aupa! Iufilaaaaaaa!
Sanmarkoko mankomunitatean egindako batzarreko bozketaren emaitza: Juan Carlos Merinoren hautagaitza: 82. Imanol Azpirozen hautagaitza: 75. Merino Jaunak lehendakaritza eskuratu eta lehenengo erabakia herritarrak eta komunikabideak aretotik kaleratzea izan zen. Bertaratutako guztiak Sanmarkotik bota zituen Merino jaunak, baina Gipuzkoa Zero Zaborrek adierazi duen moduan lanean jarraitzeko gogoa ez digute kendu eta hortxe egongo gara egunero. Guztion artean lortuko dugu! Animo!
Sanmarko mankomunitateko estatu kolpea burutu zen unea. Guztia oso demokratikoa, oso txukuna, oso...