Donostiako Auzitegiak baliogabetu egin du Zubietako errauste plantaren proiektua onartzeko 2009ko ekainaren 2an Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak hartutako akordioa. Hala, Probintzia Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako 3. Salak arrazoia eman dio San Markoko Mankomunitateko lehendakari ohi Imanol Azpirozek jarritako helegiteari. Partzuergoak iragarri du helegitea jarriko duela. Gaur Imanol Azpirozek prentsaurrekoa emango duela iragarri du. Informantzen jarraituko dugu Informazio zabalagoa www.berria.info EGIN KLIK
ADI GUZTIOK! Ostiralean, azaroak 26, 19.00 Zarautzeko Kirol Elkartearen egoitzan zita bat daukagu. Buzonada jendetsua, ahalik eta jende gehigo, buzonada eremua txikiagoa denontzat! AUPA ZARAUTZ ZERO ZABOR! Bideo paregabea egin duzue! Lan bikaina!
Donostian agertu bezala Hernanin ere agertu dira errauste plantaren hurbiltasuna agerian jartzen duten seinaleak.
Juan Manuel Sanchez Gordillo, Marinaleda (Sevilla) udalerriko alkatea bisitan izan da goizean Usurbilen. Atez ateko bilketa sistema gertutik ezagutu du udal eta Gipuzkoa Zero Zabor-eko ordezkarien eskutik.
”Zero Zabor”-en adibididea AEBn daukagu (gezurra dirudi zaborrik gehien sortzen duen herrialdea izanik). San Frantzisko bezalako hiria adibidetarako. 2020rako zero zabor sortzea nahi dute. Bideragarria den aukera bat da. Behar den gauza bakarra: borondatea (eta bai, arrazoi, isun batzuk) Informazio gehiago www.tuverde.com EGIN KLIK
Zero Zabor taldeak Usurbilen grabatu duen bideoa, Lady Gaga abeslariaren bertsio bat eginez. Ikusi eta zabaldu!
'Berriz maite dogulako' taldeak zaborraren kudeaketaren inguruan egindako erakusketaren bideoa. Aupa Berriz!
ZZ kazetaria Donostiako kaleetan zehar ibili da jendeari ea errauskailua irensteko prest dagoen galdetzen.
Plastic State of Mind from Ben Zolno on Vimeo.