Usurbil Erraustegiaren Kontra

Lazion dagoen Comune di Corchiano herrian atez ateko bilketa nola egiten den ikusten den bideoa. 3.800 biztanleko herri honetan udala berak konpostatzen du materia organikoa. Interesgarria, Gipuzkoako herri txikietan, autokonposta egiteko lurrik ez daukaten familien organikoa tratatzeko kontuan hartzeko.


Greenpeacek 2008an Napolin gauzatu zuen kanpaina jasotzen duen bideoa. Atez atekoa ez daukan herri batean aurrera eramateko esperientzi bezala.


Pello Zubiriak Hernaniko Zero Zabor taldearen eta Hernaniko atez atekoaren esperientziak azaldu zituen Zarauzko Zero Zabor taldeak antolaturiko hitzaldi honetan. Bideoa ikusteko EGIN KLIK




Gipuzkoako herritarren aurrean aurkeztu dira Gipuzkoa Zero Zabor osatzen duten pertsona eta taldeak. Izen horren babesean bildu dira Hernani, Orio, Usurbil, Donostia eta Zarauzko Zero Zabor taldeak baina baita ere inguruko herrietan helburu berarekin lanean ari diren pertsonak. Zero Zabor kontzeptuak (ingelesez “Zero Waste” eta gaztelaniaz “Residuo Cero” deitzen denak) hondakinen kudeaketa burutsuago bat lortu nahi du, ohartuta hondakinik onena dela sortzen ez dena. Hori antolatzetik abiatuta, gizartea aldatu behar dela sinestuta daude, gaude, kontsumitzeko eredu arrazoizkoagoa antolatzeko...


Abenduak 2, osteguna, Hernanin Zero Zaborrek antolatuta solasaldia Hernaniko Bitterin arratsaldeko 19.30ean: 'Atez atekoa da hondakinak kudeatzeko sistemarik merkeena'. Hizlaria Usurbilgo Udalako Xabier Olano kontu-hartzailea.


Usurbilgo Erle Egunean Usurbil Zero Zabor taldeak informazioa zabaltzeko asmoz hainbat ekimen egin ditu: atez ate eta autokonpostatzeko postuak, salaketa ibiltaria eta ezti potoarekin salaketa argazkia erlazain eta herritarrekin.


Panel informatiboak Usurbilgo kaleetan UZZren eskutik.


Herrian Zero Zabor norabidean politika berriak aplikatu daitezen saiatzea, herritarren artean hondakinekiko ardura indartu, atez ateko bilketa hobetu, murrizketa eta berrerabilpen ekintzak bultzatu, Gipuzkoa Zero Zaborrekin elkarlanean jardun, edota errausketa zein erraustegiaren inguruko lobby-en interesen aurka borrokatzea. Horiek dira Usurbil Zero Zabor (UZZ) taldeak aurrerantzean jorratuko dituen lan ildo nagusiak. Artzabalen burutu den ekitaldian talde berria sortzeko zergatia argitu dute prentsaurrekoa eskaini duten herritarrek. "DUDIPE bilgunea UZZ-n bilakatzeak, Gipuzkoa Zero Zabo...