Gipuzkoako Zero Zabor Taldeen deia herritar guztiei

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-12-03 13:00

Gipuzkoako herritarren aurrean aurkeztu dira Gipuzkoa Zero Zabor osatzen duten pertsona eta taldeak. Izen horren babesean bildu dira Hernani, Orio, Usurbil, Donostia eta Zarauzko Zero Zabor taldeak baina baita ere inguruko herrietan helburu berarekin lanean ari diren pertsonak. Zero Zabor kontzeptuak (ingelesez “Zero Waste” eta gaztelaniaz “Residuo Cero” deitzen denak) hondakinen kudeaketa burutsuago bat lortu nahi du, ohartuta hondakinik onena dela sortzen ez dena. Hori antolatzetik abiatuta, gizartea aldatu behar dela sinestuta daude, gaude, kontsumitzeko eredu arrazoizkoagoa antolatzeko, gizakien artean ondasunen banaketa justoagoa lortzeko eta, oro har, gure ondorengoei mundu iraunkor eta hobe bat uzteko.

GZZ prentsaurrekoa

Informazio gehiago www.gipuzkoazz.com EGIN KLIK


Utzi iruzkina: