Errauste planta inposatzeko egin dituzten mugimenduak
Koldo Aldabek BERRIAko bere zutabean, Hondakin izenburupean, errausketazaleen erasoen inguruan dihardu gaur. Hitzez hitz honela dio:
Hondakin
Zarama aberastasuna da; galdetu, bestela, Italiako mafiari.
Zarama aberastasuna da; begira Alacanten lehertu den ustelkeria kasuari.
Zaramari kiratsa dario, eta zarama politikari zer esanik ez.
Hondakinak kudeatzeko bi eredu lehian dira Gipuzkoan. Baina
lehia hori ez da berdinen artekoa, ez indarrez, ezta estrategiaz ere.
Batzuek euren aukera eraginkorra dela, emaitza onekoa eta sekula
ezagutu ez diren birziklatze mailak lortu dituela frogatu dute;
besteek, berriz, elkar hartu dute lehian duten eredua birrintzeko; San
Marko mankomunitatean orain arteko indar oreka hausteko eta errauste
planta inposatzeko egin dituzten mugimenduak hor dira.
Atez ateko zabor bilketa indartzen ari da, ordea. Ez soilik
Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen. Debagoienean ere erabaki bera hartu
dute. Eredua hedatzeko bideak ere badu horretan eraginik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: