BERRIA: Ormazabalek ukatu egin du atez atekoa trabatu nahi dutela

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-07-16 08:41


ORMAZABAL GEZURTERO

Carlos Ormazabal Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu eta Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoko lehendakariak ukatu du San Marko mankomunitatean izango diren aldaketak ezker abertzaleak, Ezker Batuak eta Alternatibak sustatutako atez ateko zabor bilketa geldiarazteko direla. Diputatuaren esanetan, «inor ez dago atez atekoaren aurka. Ezberdinen ereduak dira». Alde horretatik, Ormazabalek «ez daki» errauste plantaren aldeko eta aurkako alderdien artean gatazkarik dagoen. Hala ere, ulertzen du PSE, EAJ eta Hamaikabaten jarrera.

Ormazabal


Demonio gezurteroa

Orain egun pare bat, El Diario Vasco egunkari errausketazalean honelaxe irakurtzen genuen: PSE y PNV recuperarán el control de San Marcos y frenarán el puerta a puerta.

Gaur berriz, egun berean «La recogida puerta a puerta es una ruina y un desastre total» izenburupean, honako perlak biltzen dira:

LUIS MARI ORMAETXEA USURBIL (H1!): «Ya no es cuestión de que nos guste más o menos. El problema es que vamos camino de la ruina»

ANDONI AMUNARRIZ HERNANI (PNV):«Dicen que recuperan el 80% de la basura. Ese dato no tiene ninguna validez, sólo es un lema»

JOSÉ RAMÓN CHICA HERNANI (PSE): «Han logrado que vecinos que antes reciclaban, ahora se lleven la basura a otros municipios»

AITOR SÁNCHEZ OIARTZUN (PLATAFORMA PNV-H1!): «El resultado es nefasto, como se puede ver en Ugaldetxo cuando las bolsas están colgadas»

Errausketazaleak, berriro ere, bere bitarteko mediatiko guztiak erabiliz, erasoan dira. Arrazoirik ez dute eta urduri daude, atez atekoaren hedapenak beraien egistamo diruzaleak zalantzan jar ditzakeelako. Bestela, nola ulertzen da partzuergoak Zubietako errauste plantarako proiektuen lehiaketa aurkeztuko duen egun berean halako intoxikazio mediatikoa? Argi dago, arrazoirik ez dute eta beldur dira.
INOIZ BAINO GEHIAGO, ERRAUSKETARIK EZ - MORATORIA BEREHALA - UTZI PAKEAN ATEZ ATEAKOA.


Utzi iruzkina: