Atez atekoa ez da etengo, aitzitik areagotu egingo da

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-07-15 09:04

Errausketazaleen erasoen aurren, San Marko mankomunitatean izandako aldaketen harira, oraindik bertako lehendakaria den Imanol Azpirozek, argi hitz egin du: «dagoeneko  36.000 herritarrek sistema hau darabilgu, eta hemendik gutxira Debagoienako beste 60.000 elkartuko zaizkigu. Gu San Markoko zuzendaritzatik baztertzeko estrategia koiunturala bata ala bestea izan, hau geldiezin da.».

Xabier Mikel Errekondok, Usurbilgo Alkateak ere, azken asteotako erabakiek ez dutela eraginik izango adierazi du: «Ez du ezertan eragingo. Proiektu hauk sustatu ditugun udalerriok,  aurrera jarraituko dugu. Eskumena udaletxeena da, ez beste inorena».

Informazio gehiago, El Diario Vasco egunkari errausketazalean, El presidente de San Marcos afirma que el puerta a puerta es «imparable»


Utzi iruzkina: