Sarrikotapea eta Hernani
Bata Zuberoan da, Frantziako mugan. Bestea, Gipuzkoan, Nafarroaren
altzoan. 230 biztanleko herri ttipia bata; 20.000 biztanleko hirigunea
bestea. Euskal Herrian egoteaz gain, gutxi dute komunean, segurki, bi
herriok. Baina badute arazo komun bat: hondakinak. Sarrikotapean
zabortegi bat egin nahi dute. Herritarrek ez dute nahi, hautetsiek ere
ez. Kalapita gogorrak izan dituzte proiektua bultzatzen duen Bil ta
Garbi sindikatuarekin. Baina hondakinak hor daude, eta zerbait egin
behar.
Hernanitik bost kilometrora ere errauste planta egin nahi
dute. Herritar gehienek ez dute nahi. Hautetsiek ere ez. Horri aurre
egiteko, geldirik ez egotea erabaki dute, biderik eraginkorrena hartuz:
errauste planta hustea. Eta lortzen ari dira. Hilean %35 birziklatu
ondotik, orain %81 birziklatzen ari dira, atez ateko sistemarekin.
Urtean milioi erdi bat euro aurreztuko dute, gainera. Sarrikotapean
ere, hori jakitean, interesa piztuko zaie. Emaitzak baitira atez
atekoaren aliatu nagusiak. Zabortegi eta errauste planten etsai
handienak.
BERRIA - 2010.06.23
IƱaki Petxarroman
Iruzkinak
Utzi iruzkina: