Juan Pedro Poderoso. Gasteizko ikastaroa

No profile photo Hakkama tolestu ezinik | 2009-06-22 00:00

Ez dakit zenbat denbora izan nazen hilaren 20aren zain. Gasteizko ikastaroaren barri izan nebanetik, ikastaro pare batera joan naz (horretako bat Franck Noëlek Gasteizen be emondakoa), baina Juan Pedro Poderosoren ikastaroek zerbait berezia dekie: sustraira itzultzea da, aspaldiko lagunak ikustea, erronkari aurre egitea...
Sustraira itzultzea, nire aikido formen mamia handik ekarri nebalako. Aspaldiko lagunak ikustea, aspaldikoak eta lagunak direlako, maiz alkar ikusten ez dogulako (nahiz eta hamengoak be laster sartuko diran aspaldikoak kategoria horretan). Erronkari aurre egitea, Juan Pedro etengabeko bilakaeran dagoala emoten dauelako, beti zerbait barri eta barritzailea dakarrelako...
Azken ikastaroak egun batekoak izaten dira, baina nahikoa ideia, kontzeptu, teknika eta mugimendu emoten deuskuz, urtebete landuteko adina, alegia.
Gasteizen, bokkena eta joa izan ziran protagonistak: ukek bokkena erabilten eban, eta torik, joa. Ikusi genduan armen mugimenduak zelan aplikatu daitekezan armarik ez dekogunean. Hainbat eta hainbat ñabardura dagoz horren azpian, ezkutuan. Batzuk argi ikustekoak, eta beste batzuk, aldiz, oso-oso zoliak. Berbarako, gyaku yokomen kolpeak ushiro kiri otoshi iradoki euskun (oso erraz ikusi genduan), baina, beste batetik, bokkenaren shomen uchia absorbitzeko eskuturraz egin genduan mugimenduaren bidez, irimi nagen ukearen atzean ipinteko klabea ikasi genduan. Izugarri aberasgarria izan zan.
Hasieratik irimi azpimarratu eban. Joaren bidez ikasi genduan. Atemia bularrean emoten dau Juan Pedrok. Normalean, atemia arpegian emoten ohituta gagoz, baina berak bularrean emoten dau, eskua zabalduta, eta oinak ondo finkatu baino lehen harrapetan dau ukea, eta oreka erraz galaraoten deutsa. Berez, lau teknika bakarrik landu genduzan (eta danetan, erasoa shomen uchia izan zan): gokyo ura, irimi nage, ushiro kiri otoshi eta kote gaeshi. Oso prozedura sinplea zan: irimi, atemi, absortzioa eta teknika.
Berezia izan zan irimi nagen eta kote gaeshin zelan erabili genduan ukeren ukondoa: proiektatu egin behar izan genduan ukondoa, ukeren gorputzaren aurrekalderantz, kuzushi lortzeko. Gero, irimi nage egiteko, ukeren bi sorbaldetatik luzatzen zuen kuzushia, eta ez besotik. Kote gaeshi egiteko, kanpoko eskuaz ukeren ukondoa aurrekalderantz proiektatzen ari ginala, besteaz eskuturretik heldu eta absorbitu egiten genduan, ukemia proboketako.
Eta Juan Pedrok joa zelan maneiatzen dauen ikustea! A ze gustua! Zehatza, potentea... Haluzinatuta geratu nintzan, benetan. Espero dot laster besteren bat egotea!


Utzi iruzkina: