Gaurko klase bitxia

No profile photo Hakkama tolestu ezinik | 2007-05-25 19:06

Gaur, bariku guztietan lez, armak landuko doguz klasean. Normalean, bokkena praktiketan dogu, eta aldian-aldian, joa. Tantoa ez dogu bereziki lantzen, eta gaur tantoagaz teknika batzuk egingo doguzala erabaki dot. Errealagoa da, eta usten dot ikasleak bereziki motibatuta dagozala armetako klaseetan. Tantoa berezia da. Izan be, armarik ez bagendu lez mugitu daikeguz eskuak, eta hortaz, hainbat eta hainbat aukera emoten deuskuz. Hasikeran, tanto erasoen aurka defendatuko gara (gokyo, ikkyo, shiho-nage, irimi-nage eta kote-gaeshi tekniken bidez, gehienbat), eta gero, torik egingo dau erasoa, eta ukeren defentsaren aurka egingo dauz teknikak. Berbarako: shomen-uchiren bidez eraso egingo dau torik; ukek eskuari helduko deutso, eskuturretik; eta orduan, torik, eskuan tantoa dekola, ikkyo egin daike. Jose Luisek aipatu eban atzoko klasean, eta adibide pare bat emon eban. Eta gaur goizean, zeozer landuagoa egitea okurritu jat. Pentsatuta dekodan moduan urteten bajaku, polita izango da, eta oso praktikoa, errespetu handiz praktikatu behar dogu armakaz. Tantoa torik badau, adibide batzuk: Shomen-uchi (morotedori): ikkyo eta irimi-nage. Yokomen-uchi (morotedori): soto kaiten-nage eta irimi-nage. Chudan-tsuki (ai-hanmi): ikkyo eta shiho-nage ura. (gyaku-hanmi): uchi kaiten-nage eta shiho-nage omote.


Utzi iruzkina: