Astebukaera gogorra Telmo deunentzat

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2009-07-12 20:54

Kaixo family,
   Astebukaera gogorra! Telmo deun azken bigarren larunbatean eta azken hirugarren igandean. Hasi dira gauzak bere onera etortzen eta aurtengo honek gogorra izango denaren itxura du.
   Maila mantentzea posible ikusten dut, kontutan hartuta galiziatik kalterik gutxienarekin etortzea helburu izaten dutela (ez dut garbi zergaitik, baina hala esan ohi dute) eta gaur, parez-pare izan direnean, Telmo deunek atzetik 2 zituen eta Tiran ere bertan zuen. Galiziarrek bestalde, bidai kopurua dela eta denborarekin maila jeisten dute, eskerrak! jeje
  Enbataz ze esan? ba ez zeatela oso urruti zueke, segundu gutxira zaretela eta saiatuko garela bigarren txandako leku hori kentzen. Zail ikusten dut Enbatak azken bi urtetako 5 postua mantentzea, goiko postu horiek oso garesti daude aurten. Pena bakarra lengo astean bezala parez-pare ezin ikustea Enbata eta Telmo deun.
 Eta ijituak zer? Ijituak argi! Liga hasi aurretik, irabazi gabeko gauza bakarra zela, eztakit ze. Aurtengo hontan txanda nagusia zail dute espabilatzen ez badute, eta Telmo deun eta Enbata segundu gutxira ditu, beraz argi, estropadaren batean aurretik izan gaitzake eta!
Laburbiltzeko astebukaera triste hartu dut, atzera egin baitu Telmo deunek, baina optimista naiz aurrera begira ligan mantentzeko eta gerra emateko dituen aukerekin. 
Neskei dagokionez, gaur Zumairrak izan dira Gipuzkuarren ordezkari eta Galizia eta Bizkaiarren atzetik sartu dira, pena, badugu zer hobetua hemen ere.

Gora Telmo deun!


Utzi iruzkina: