Ezaguna da Eibarko kafetegi eta tabernetan "kortauak" edo "ebakiak" era berezian egiten direla.Izan ere, kafe bitxi horiek egiteko esnearen krema erabiltzen da eta horregatik Eibarko ebakiak kafe arruntak baino goxoagoak suertatzen dira.Tamalez, halako kafeak edaten ohitzen bazara, beste lekuetan topatzen duzun kafeak mingotsegiak iruditzen zaizun.Nik, egia esan, ez dut kafetxo bat edaten ere, baina emazteak, ai emazteak, kafe barik ezin du bizi.Eta kafe on bat dastatzeak, batez ere emaztearen umoreari dagokionez eta azken finean eguna ondo eramateko inportantzia itzela du.Eibartik zehar mu...
Nahiz eta udazkeneko denboraldia urria izan, bazegoen mendian etxera eramateko zer edo zer.Portzierto guztia Eibarren bertan jasota...
Atzo Eliseo Gil arkeologoari egindako elkarrizketa ikusi nuen ETB 2 kanalean.Laburra iruditu zitzaidan saioa, ordu erdi eskas bat kontu honi buruz hitz egiteko berehala joaten da eta.Elkarrizketan aurkezlea eta Eliseo ez ezik, bi kazetarik ere parte hartu zuten.Denbora gutxi eta galdera asko affaire hau argitzeko.Aurkezlea bera izan zen zorrotzena galderetan, ahulagoak, berriz, kazetariak.Eliseo oso gizon trebea da hitz egiten duenean eta nahiko ondo moldatu zen saioan bere iritzia mantenduz.Niretzat saioa ikusi ondoren hauexek dira (gauzak) kontu aipagarrienak:1. Eliseoren determinazioa.O...
Hainbeste denbora itxaron eta gero, gaur ezagutuko da adituen erabakia.Baina uneotan, filtrazio batzuengatik badakigu Iruña-Veleiakoa, euskarari dagokionez behintzat, ez dela benetakoa. Bi urte pasatu izan behar dira gaurko berria mundura zabaltzeko. Bitartean hainbat eta hainbat iritzi gurutzatu egin dira kontu honi buruz, eta irainak eta akusazioak bat baino gehiago ere.Badirudi une batean iraultza bat bezala aurkeztu zenak oinarri zientifikorik ez daukala, hala omen dio txostenak.Alde batetik pena handia sentitzen dut, izugarrizkoa baitzen aurkitutakoa, baina bestaldetik haserrea p...
Oso lanpetuta nabil azken asteotan. Krisia baldin badago oraindik gureganaino ez da heldu edo...Gainera joan zen astean Feria batera joan nintzen, Madrilera hain zuzen.Horregatik mintza-praktikaren klasetik txanda-pasa egin nuen.Baina akordatu naiz gai batzuk prestatu behar nituela eta haien artean hiria edo herria, zein aukeratu? galderatxoa bazegoela.Saiatuko naiz bada Blog honetan kontu honi buruz zer edo zer idazten, horrela "depaso" aprobetxatzen dut gaia lantzeko.Une honetan Boga-berrian jo eta ke ari dira idazteko eskemekin. Hainbeste urtez nire kabuz idazlanak egin eta gero ez...
Bart zapping eta zapping egin ostean ETB 2. Kanalean geratu nintzen "la Noche de" saioa ikusteko asmoz. Nahiz eta saioaren ondoren botatzen duten pelikula ez ikusi, saioa entretenigarria da hainbeste datu, kondaira(k) eta bestelako txaskarrillorekin.Saioan, "Los Vascos conquistan Hollywood" izeneko atal bat dago. Atzo atal horretan zinean agertu den Euskaldun Euskaldunena aurkeztuko zutela adierazi zuten (omen zuten).Ez dakit zeinen (amerikar) pelikula amerikar baten pasarte bat bota zuten eta pasarte horretan tipo bat honela zioen gazteleraz: "Me llamo Hiztegi Argitaletxea...". Bigar...
Bi hilabete eskas falta dira aditu-taldeak (bere) ikerketak burutzeko. Beraz, (ezusteak ez badaude) ezustekorik ez badago, behin-behineko erabakia laster jakingo dugu.Orain arte ia hitz bat ere ez du azaldu komisioak, isil-konpromisoa bazeukaten taldeko partaideek. Beno egia esan orain dela gutxi arte, Gorrotxategi filologoak nahi gabe edo "perla" hau hedabideetara zabaldu zuen eta: "Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango".(Hortik) Handik gutxira Komisioak berak haserrea azaldu du, (Gorrotxategik) Gorrotxategiren portaera salatzen.Beraz, aspaldian be...
Munduko Burtsek sekulako erorketa jasaten duten bitartean, hurbilago, Eibarren gure erorketa partikularra egiten ari gara.Oraindik zutik mantentzen ziren parrokiako zedroak, oraintxe bertan botatzen ari dira...Gerra zibila ostean landatu zituzten zuhaitz horiek, beraz betidanik nire Eibarko paisaian egon dira zuhaitz zoragarri hauek.Tamalez, aspalditik botatzeko nahian zebiltzan hainbat Eibarko biztanle.Inguruko auzokoak, parrokiako apaizak, gure udaletxeko arduradunak, eta abarrak...Duela gutxi Eibarko Lorezainen nagusiarekin egon nintzen berbetan. Galdetu nion ea zer pasatzen zen zedroak ...
Atzo Euskaltegitik deitu zidaten...iadanik ikasturte berria martxan dagoela esateko.Ikasbil orrian sartuta Ikasten lotura klikatu behar da hasteko. (Edo zuzen-zuzen Ikasten orritik sartzen ) Aurten sistema berri bat prestatu dute etxetik edo lantokitik ikasten dutenentzako. Moodle plataforman oinarrituta dago sistema berri hau. Egun ez dugu behar CD-Rom bat eta programatxo bat instalatzea ordenagailuan kurtsoa aurrera eramateko. Orain dena interneten bidez egiten da. Beraz sarean egon behar duzu, baina horrela edozein ordenagailu mota erabil dezakezu edota edozein sistema erabilgarria...
Horrela diote gure agintariek, beste irtenbiderik ez dute ikusi eta.Penagarria da Eibarren daukagun naturarekiko sentsibilitatea, eta batez ere zuhaitzarekiko.Azken urteotan hainbat eta hainbat arbola bota dituzte eta sekula ez dute beste soluzio bat ikusi, "keba", beti errazena aukeratzen da, motozerra martxan jarri eta pikutara zuhaitza.Bidebarrietako Mimosa, Instituko tiloak, Urkizuko sagarrondoa, Legarreko intxaurrondoa, Zuloaga-tarren kaleko zedroak, denak zorte bera dute: mozketa.Bihar egunkarietan zedroen azken argazkiak ikusiko ditugu. Segur aski bat baino gehiago txundituta g...
Hemen nauzue, "berrogetapiko" urterekin eta oraindik euskara ikasten...gizajoa!!! Ez izan gogorrak nirekin eta nire akatsekin Eskerrik asko
Zalantzan geratzen naiz... Arra eginik soilik, takoen kontaktua lortu gabe, ez zegoen saririk?