Iruña-Veleia, egia ala gezurra
Bi hilabete eskas falta dira aditu-taldeak (bere) ikerketak burutzeko.
Beraz, (ezusteak ez badaude) ezustekorik ez badago, behin-behineko erabakia laster jakingo dugu.
Orain arte ia hitz bat ere ez du azaldu komisioak, isil-konpromisoa bazeukaten taldeko partaideek. Beno egia esan orain dela gutxi arte, Gorrotxategi filologoak nahi gabe edo "perla" hau hedabideetara zabaldu zuen eta: "Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango".
(Hortik) Handik gutxira Komisioak berak haserrea azaldu du, (Gorrotxategik) Gorrotxategiren portaera salatzen.
Beraz, aspaldian bezala, kontu honi buruz desadostasuna agertzen ari da berriro.
Badirudi alde batetik doazela Arkeologoak, epigrafistak eta abarrak eta beste aldetik Euskararen filologoak komisio berberean egon arren.
Ez naiz aditua, ez arkeologian ezta filologian ere, baina kontu honi buruz asko irakurri (ditut) dut hainbat web eta forotan.
Aitortu behar dut gustatuko litzaidakeela euskararena egia izatea. Baina argi dago aurkikuntzak beste arloetan ere izugarrizko ezusteak (ekartzen dituela) dakartzala.
Beraz normaltzat hartu behar ditugu hainbat adituren erreparoak, aurkikuntza bakarrean hainbeste sorpresa(k) ikusiz gero.
Baina nahiz eta ezuste galantak izan frogatzen bada benetakoa dela, egiatzat hartu beharko dugu aurkitakoa eta ondorioz agian gure aurreiritziak eta, euskararen kasuan, hainbat teoria euskara zaharrari buruz aldatu egin beharko ditugu.
Gogoratzen dut Iruña-Veleiaren ikerlarien komunikatua, batzuk aurkitakoa zalantzetan jartzen hasi zirenean. Komunikatuan era oso argi eta niretzat fidagarria azaltzen zen nola egin ziren indusketak eta gero zer-nolako frogak erabili zituzten aurkitutakoa datatzeko eta bere benekotasuna bermatzeko.
Ikerlari horiek, batzuentzat euren prestigioa arriskuan jartzen eta guzti, aurkitutakoa III. mendekoa dela baieztatu zuten. Une (horretan) hartan Knork filologoak sinatu zuen komunikatua, baina ez Gorrotxategik ikerlari-taldean egon arren.
Gorrotxategik betidanik zalantzan jarri du aurkitakoa, beraz egun pasatu dena ez da bada gaurko (konturik) kontua.
Gorrotxategiri ezinezkoa izaten zaio hain hitz "modernu" eta ulerkorrak III. mendean kokatzea.
Baina aresti berean Knork-ek posible dela baieztatzen zuen. Filologoak izanez biak nolatan hain iritzi (ezberdin) ezberdinak??
Hori ikusita (fidagarritasunagoak) fidagarriagoak iruditzen zaizkit arkeologoarenak (arkeologoak).
Azken finean niretzat gauza bat argi eta garbi dago. Nik frogak esperimentalak nahiago ditut espekulazioak baino.
Inolako (zalantzekin) zalantzarik gabe frogatzen bada aurkitutakoa III. mendekoa dela, euskaraz idatzita agertu diren ostrakak ere garai hartako izango dira, nahiz eta batzuek horrelako euskara aurkitzea ez espero.
Irrikan nago adituen erabakiaren zain...ea laster argitaratzen duten behin behineko txostena eta idatzitako ostraka eta abarrak guztien begibistan azaltzen dituzten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: