Non bizi, herrian edo hirian??

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-11-04 16:14
1

Oso lanpetuta nabil azken asteotan. Krisia baldin badago oraindik gureganaino ez da heldu edo...
Gainera joan zen astean Feria batera joan nintzen, Madrilera hain zuzen.
Horregatik mintza-praktikaren klasetik txanda-pasa egin nuen.
Baina akordatu naiz gai batzuk prestatu behar nituela eta haien artean hiria edo herria, zein aukeratu? galderatxoa bazegoela.
Saiatuko naiz bada Blog honetan kontu honi buruz zer edo zer idazten, horrela "depaso" aprobetxatzen dut gaia lantzeko.
Une honetan Boga-berrian jo eta ke ari dira idazteko eskemekin.  Hainbeste urtez nire kabuz idazlanak egin eta gero ez dakit sistema horren erabilera ikasiko dudan ala ez . Tutoreak "serioago" idazteko gomendatzen dit, baina oraindik ez dut asmatu nola. Idazteko lanaldian ateratzen ditudan bitarteak aprobetxatuz ez naiz ausartzen sakonagoa izaten...oraindik ez behintzat.
Badakit nahiko anarkikoa naizela nire hausnarketetan baina horrela barruan ditudan ideiak nola edo hala botatzen ditut, zer arraio!!
Banoa behingoz kontuarekin, Hiria edo Herria.
Lehenik eta behin Herria eta Hiria bereizten saiatu behar dugu eta ez da gauza erreza., ez horixe! Nahiz eta definizioak egon muga garbia (bat) ez dago hainbat kasutan.
Hona hemen nik pentsatzen dudana: Leku bat , tamaina bazter batean lagaz, hiri bat izateko bertako gizarterako zerbitzu  guztiak (osasuna, hezkuntza, aisialdirako zerbitzuak eta abarrak) bermatu behar ditu .
Herri batean berriz, nahiz eta oso handia izan, zerbitzu guztiak ez dira izango bermatuta eta hango biztanleek beste (lekuetara) herri zein hiri jo beharko dute  zerbitzu horiek lortzeko.
Onartzen baditugu definizio hauek erraz jakingo dugu non bizi garen hirian edo herri batean.
Normalean Hiriburuek (bakarrik betetzen dituzte) baino ez dituzte betetzen (baldintza guztiak) hiri bat izateko baldintza guztiak, beraz Herrialdeko kapitalak (Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña...) izango dira benetako Hiriak.
Beste (leku) guztiak herri edo herrixkak besterik ez dira izango.
Eta orain berriro galdera Zer nahiago duzu Hiria ala Herria??
Nik uste dut gehienok, gure (inguruetan) inguruan behintzat, gustura bizi garela bizi garen lekuan, (beraz) hau da, herritarrek nahiago dute Herria eta hiritarrek Hiria. Eta are gehiago, nik uste dut bakoitzak bertako bizilekua nahi (gogoko-gustuko) duela bizitzeko, esate baterako Donostiar bati Donostia izango zaio leku ezin hobea bizitzeko eta era berean Bilbotar batentzat Bilbo.
Herrien lasaitasuna Hirien estresaren kontra jartzen dugu (Herrien) abantaila gisa eta hori egia da., Hiriburuek zenbat eta handiagoak bihurtu, orduan eta (gero eta handiagoa bihurtuz gero hainbat) arazo gehiago metatzen dituzte eta.
Larriena hiri barnetik mugitzea izaten da. Nahiz eta garraio publiko ugari eduki, batzuetan denbora itzela behar da hiri (zati batetik beste parte batera) batetik batera joateko. Adibide bat jarriko dizuet: Joan zen astean, Madrilen, Feriatik hotelera joateko, nahiz eta Hotela 3 Kilometro(ta)ra egon, ia ordu bete bat (izan) behar izan genuen. Pentsa ezazue zenbat denbora behar da halako hirietan Alde batetik bestera joateko. Hala ere bertan bizi direnek Madrildarrak direla esango dute.
Ostera Eibartik Bilbora joateko ordu erdi bat behar dugu...akaso Bilbon bertan bizi gara eta Bilbotarrak gara??
Agian kontzeptuak aldatu behar ditugu eta Hiria beste modu batez definitu, era global batez alegia.
 Hiri horiek herri ezberdinekin eginda egongo lirateke, eta garraio eta (hainbat sare-motatako) bestelako sare-motak erabiliz, gero eta zabalagoak izango lirateke. Azken finean posible izango litzateke  herrikoak eta hirikoak hiri berean bizi (izaten) izatea (izana)
Alferriko kontua, beraz, gaurkoa, denok  hiritar(rak) bihurtzen ari gara eta.
 

jorge

jorge 2008-11-06 14:33 #1

<P>Testuan aipatutako "Tutorea" naizen aldetik esan behar dizut neuri behintzat, ikaragarri gustatzen zaizkidala zure idatzi "anarkikoak". Beste gauza bat da zenbaitetan ez direla idazlan egokiak azterketa bat gainditzeko. Kontua da,&nbsp;era berean, gehienetan&nbsp;azterketen arauak&nbsp;ez direla egokiak&nbsp;edo errealak. </P>
<P>Gaiari dagokionez...zer da Eibar? Herria ala Hiria? zerbitzuak baditu&nbsp;eta tragikoa (barkatu) trafikoa "jasan" behar dugu.&nbsp;Mallabatik hona denbora&nbsp;ordu erdi baino gehiago&nbsp;behar duzu normalean.Kontrako aldetik&nbsp;etxe asko&nbsp;baina gero eta biztanle gutxiago.... </P>
<P>Herrituko zaigu Hiria?&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;</P>


Utzi iruzkina: