Batzuetan oso gauza bitxiak gertatzen dira, benetan. Hona hemen joan zen barixakuan pasatu zitzaidana. Baina gauzak ondo ulertzeko nire lehen abizenari buruz hitz egin behar dizuet. Lapeyra-tarrok gara etxekoak, horrela idatzita berehala konturatuko zarete ez garela bertokoak, gure abizena hego Frantziatik dator eta. Han gure abizena “Lapeyre” idazten da eta Frantziako hegoaldean nahiko arrunta da. Badirudi familiako adar bat Espainiara etorri zela eta denborarekin abizena atzean zeraman “e” hizkia “a” bihurtu zela. Lapeyra horiek Ipar Euskal herritik hego aldera pasatu ziren XVII. mendean ...
Aspalditik blogean ez dut ezertxo ere idatzi. Agian inspirazioa joan zaidalako, edo erritmo bizkorregiz ibili naizelako, auskalo! Lan pila bat ere eduki dut lantokian eta horrek blogaren kontua baztertzea behartu nau. Nola nahi ere, atsedenaldi bat hartu dudala aitortu behar dut. Gainera joan den asteburuan aterpetxe baten egon naiz eta nire bizitzaren erritmo zorua alde batean laga dut unetxo baten. Irteera honek kristoren aldaketa suposatu du niretzat. Larunbateko goizetan lanean egoten naiz normalean eta horregatik asteburuak oso laburrak ditut. Baina pasa den asteburuan ihesalditxo bat ...
Badirudi blogetan idazten dugunok gero eta inportanteagoak bihurtzen ari garela. Internetak eta interneten erabiltzen diren tresnek, sekulako aukera ematen digute gure gauzak lau haizetara zabaltzeko, eta gainera era demokratikoena, ia denok interneteko konexioa daukagu eta. Ez da gauza makala, orain edonork bere gauzak azaldu ditzake blog baten bitartez, eta edonork irakur ditzake besteak idatzi duena eta horretaz gain iradokizunak ere bidal daitezke besteak esaten duena komentatzeko. Horrela interneten edukiak aberatsagoak dira eta gero eta gertuagoak, blogetan agertzen istor...
Astelehena Eibarko Portaleko areto nagusian egon nintzen hitzaldi batean. Eibarko bibliotekak 100 urte bete ditut eta efemeride hori ospatzeko hainbat ekintza desberdin antolatu dute. Besteen artean, astelehenekoa, Bernardo Atxagaren hitzaldi bat zen eta Euskaltegikoak hara hurbildu ginen klase arruntetatik txanda pasa egiten. Ni ez naiz idazlearen jarraitzailerik, “Obabakoak” ez daukat irakurrita, ez euskaraz eta ez erderaz eta bakarrik hedabideen bitartez ezagutzen nuen Atxaga. Bestalde, halako konferentziak ez dira nire gustuko eta sekula ez nintzen joan halakoren hitzaldi ba...
Teknologia berriek tresna ugari ematen digute euskara ikasteko. Interneten bidez eduki eta ariketa pila bat aurki dezakegu, eta blogosferak aukera zoragarria ematen digu gure idazteko trebetasuna lantzeko. Baina, hizkuntza bat ez da gramatika edo idazkera bakarrik, hizkuntza bat menperatzeko berba egitea inportanteena da segur aski. Agian laster,datorren urtetan akaso, internet-en bidez bideo-entzumen harremanak egin ditzakegu eta horrela tresna moderno hauek lagunduko digute gure mintzamena hobetzen. Garai hori heldu arte solasaldiak mantentzeko gure ingurukoak dauzkagu, baina horrek nahi...
Gaur bertan atera ditudan argazki batzuk, San Romango pagadiaren egoera azaltzeko...Hemen ikusten da zelako pista zabaldu zuten pagadiaren erditikPinuen adarrak edozein lekutan botataBeste pista bat pagadia zeharkatzen.Baina nahiz eta astakeri hau egin pagadiaren edertasuna oraindik ez da galdu...Bukatzeko pagadia neguan, elurtearen menpe
Agian idatzietan hitz gehiegi erabiltzen ari naiz. Gaur saiatuko naiz laburragoa izaten. Azken postetan gure udaletxeko arduradunei kritika batzuk bota dizkiet, gure ingurumena , zuhaitzak batez ere oso gutxi kezkatu zitzaiela, aipatzen. Gaur, berriz, txalo bat emango diet gure arduradunei, batzuetan asmatzen dute eta. Badakit, hauteskundeetan gertu, zenbat eta ekintza gehiago burutzen direla, hala pasatzen ari da orain ere. Duela aste gutxi, “por fin” aspaldiko kontu bat bukatu zen, “Coliseo” ospetsua...Hainbat eta hainbat urte itxita egon eta gero, ezinezkoa dirudi, berrio martxan dagoel...
Eibarren geratzen zaigun pagadi izena emateko posible den leku bakarra, San Romango pagadia da. 200 bat pago lepatu(e)k betetzen dituzte mendebalderantz abiatuta dagoen mendi malda hau. Nahiz eta Kalamuako (bidearen) bidetik oso gertu egon, asteburuetan bere alboan pasatzen diren pertsona gehienek ,perretxiko zaleek izan ezik, ez dute ezagutzen leku magiko hau. tagzaniapasteSAN ROMANGO PAGADIA map - Tagzania Aspaldian, bere inguruetan beste pagadi batzuk zeuden, Albizurikoa edo Urkoko ipar maldetan zeudenak, baina pagadi horiek bota zituzten eta (euren) haien ordez pinuak landatu zi...
Iaz, nire emaztearen urtebetetzean “Imac” bat oparitu nion. Apple-ren ordenadore mota bat da “Imac” hori. Nik beti PC bat erabili dut eta oraindik ere PC batzuk erabiltzen ditut nire lantokian baina nahiz eta PC eta MAC ordenadoreak izan, guztiz desberdina dira. PCak erabiltzen ditugun gehienok Windows sistema operatiboa ere erabiltzen dugu. Denok dakigu windows sistema ez dela sistema operatiboaren artean onena, bai zera, baina edozein lekutan sartuta dago eta programa eta aplikazio gehienak windows-en oinarrituak daude. Zabaltasun hori da, Windows-en abantaila izugarria baina baita ...
Harrituta nago...hainbeste blog berri ingelesez idatzita ikusteaz...badirudi SPAM arazo larri bat daukatela BLOGA.COM arduradunek.Ea laster dena konpontzen den...
Hemen nauzue, "berrogetapiko" urterekin eta oraindik euskara ikasten...gizajoa!!! Ez izan gogorrak nirekin eta nire akatsekin Eskerrik asko
Zalantzan geratzen naiz... Arra eginik soilik, takoen kontaktua lortu gabe, ez zegoen saririk?