BOGA eta MAC
Iaz, nire emaztearen urtebetetzean “Imac” bat oparitu nion. Apple-ren ordenadore mota bat da “Imac” hori. Nik beti PC bat erabili dut eta oraindik ere PC batzuk erabiltzen ditut nire lantokian baina nahiz eta PC eta MAC ordenadoreak izan, guztiz desberdina dira.
PCak erabiltzen ditugun gehienok Windows sistema operatiboa ere erabiltzen dugu. Denok dakigu windows sistema ez dela sistema operatiboaren artean onena, bai zera, baina edozein lekutan sartuta dago eta programa eta aplikazio gehienak windows-en oinarrituak daude. Zabaltasun hori da, Windows-en abantaila izugarria baina baita ere bere desabantaila handiena, Hacker-rek eta beste informatiko-zoruek jo eta ke ari dira windows-en aplikazioetan zulotik bila eta.
Horretaz aparte, orain arte PCak katxarro batzuk besterik ez dira izan. Orain TFT pantailekin itxura hobea daukate baina kajoi handi bat behar duzu zure alboan.
Horregatik “Imac” ordenadorea beste gauza bat da. Apple-ren web orrian ikusi eta gero liluratua geratu nintzen, diseinua beti izan da Apple-ren alde on bat, baina ordenadorearen prestazioak ere ikaragarriak dira, eta gainera den-dena pantaila baten integratua...agur PC-ren kajoi zatar hura. Horregatik ez nuen asko ere pentsatu, eta “ Imac” mota bat aukeratu eta gero, interneten bidez eskatu nuen ordenadorea eta hortik egun gutxira etxean geneukan “potxolada” hori . “Imac”-ak OS-X sistema operatiboa instalatuta dakar, kristona, oso ziur , bizkorra eta gainera, windows sistemaren alderantziz, ez da zintzilik geratzen inoiz. Horrez gain programa eta aplikazio asko dakar, beste batzuen artean Iphoto, Itunes eta Imovie...argazki, musika eta bideoak kudeatzeko. Web kamara bat integratuta dakar, eta baita WIFI, Bluetooth, DVD-CD erreproduktore-grabatzaile bat, eta urrutiko kontrol bat ere. Pantailaren atzean hainbat portu desberdin edozein periferikoa konektatzeko, demasa!!
Oso gustura gaude, gainera LTD-ren aparatu txiki bat ipini diogu eta ordenadorearen urrutiko kontrolarekin erabil dezakegu “Imac” Telebista digitala ikusteko eta grabatzeko. Mando baten, sistema multimedia osoa.
Baina ordenadorea nire emaztearena da, nik berriz PC bat dauka etxean, eta katxarro horrekin nabil nire gauzak egiten. Boga sistema PC-an instalatuta daukat ere.
Behin Bogan nenbilenean pentsatu nuen: “Imac” ordenadorean ere instalatzen badut, noizbehinka hortik ere euskara lantzeko aukera edukiko dut, emaztearen baimenarekin jakina, Horregatik, Bogaren CD-a hartu nuen eta berehala “Imac” sartu nuen. Baina berehala ere etorri zen ez ustekoa, OS-X sistema operatiboak, CD-an zeuden artxiboak, bideoak edo entzumenak izan ezik, ez zutelako ezagutzen. Orduan konturatu nintzen BOGA aplikazioak bakarrik Windows sistema operatiboen menpe ibiltzeko, prestatuta zegoela. Arraioa!!
Badakit gure artean windows-a erregea dela. Baina Amerikan ez da hain nabarmena Windows-en aldea. (Orain dela gutxi BOGA hasi da jartzen hainbat Amerikako Euskal Etxetan) Gainera, gero eta jende gehiagok erabiltzen du LINUX sistema operatiboa ere. Orduan, zergatik ez dute prestatu BOGA aplikazioa edozein ordenadore edo sistema operatiborekin erabiltzeko???
Iruzkinak
Utzi iruzkina: