Kategoria: boga
Atzo Euskaltegitik deitu zidaten...iadanik ikasturte berria martxan dagoela esateko.Ikasbil orrian sartuta Ikasten lotura klikatu behar da hasteko. (Edo zuzen-zuzen Ikasten orritik sartzen ) Aurten sistema berri bat prestatu dute etxetik edo lantokitik ikasten dutenentzako. Moodle plataforman oinarrituta dago sistema berri hau. Egun ez dugu behar CD-Rom bat eta programatxo bat instalatzea ordenagailuan kurtsoa aurrera eramateko. Orain dena interneten bidez egiten da. Beraz sarean egon behar duzu, baina horrela edozein ordenagailu mota erabil dezakezu edota edozein sistema erabilgarria...
Azken bolada honetan, BOGArena alde batean laga dut pittin bat. Ez dakit, agian denbora gutxiago daukat ordenadorearen aurrean jartzeko, edo asper samar bihurtu zaizkidalako saioak... ez dakit baina horrela nabil azken asteotan. Baina beste aldetik, euskaraz gero eta gehiago irakurtzen ari naiz. Lehen unetan interneten aurkitzen nituen Blogak eta Web-orriak irakurtzen nituen, baina orain dela hilabete batzuk “elhuyar” aldizkariaren aleak hasi nintzen erosten hilero. Zientzia eta teknologia betidanik eduki dut gustuko eta horregatik gogo handiz irakurtzen dut aldizkari osoa. Joan ziren Gab...
Beno... kurtso berria hasi eta segituan arazoak... Amaitu dut 7. Cdroma eta 8a. sartzerakoan akabo, Boga ez dabil. Susmo txarra (bat) daukat...Cdroma jausi zitzaidan lurrera eta agian une horretan hondatu egin zen....Garbitu dut bere azala, eta ez du ematen txarto dagoenik, baina nahiz eta Cdrom- irakurle (desberdinak) ezberdinak erabili Boga ez da (jartzen) martxan jartzen, (arraioa!!)Arranopola! Euskaltegira jo beharko dut beste Cdrom berri bat eskuratzera. Kontu hau aprobetxatuz aspaldian egin nuen eskaera bat berriro (planteatzera) plazaratzera nator. Kontua hauxe da, Boga-sistemaren C...
Gaur arratsaldean ikastaroren azken tutoretza daukat. Joan zen astelehenean, kurtsoan zehar eduki ditugun mintza praktika klaseak ere, bukatu ziren. Aurten BOGAz aparte, Bloga izan da denbora gehien eskatu didana, baina pozik nago, blogari esker idazlanak atseginagoak iruditzen zaizkit eta. Gainera, egunero, hainbat euskarazko blog desberdin irakurtzeko ohitura hartu dut, eta hori laguntza paregabekoa izan da nire euskararen maila hobetzeko. Horregatik, nahiz eta aurtengo ikastaroa gaur bukatu, orain badakit tresna ugari daudela aurrera jarraitzeko oporretan ere Boga sistema erabiltzen dugu...
Iaz, nire emaztearen urtebetetzean “Imac” bat oparitu nion. Apple-ren ordenadore mota bat da “Imac” hori. Nik beti PC bat erabili dut eta oraindik ere PC batzuk erabiltzen ditut nire lantokian baina nahiz eta PC eta MAC ordenadoreak izan, guztiz desberdina dira. PCak erabiltzen ditugun gehienok Windows sistema operatiboa ere erabiltzen dugu. Denok dakigu windows sistema ez dela sistema operatiboaren artean onena, bai zera, baina edozein lekutan sartuta dago eta programa eta aplikazio gehienak windows-en oinarrituak daude. Zabaltasun hori da, Windows-en abantaila izugarria baina baita ...
Nahiko trabatuta nabil azken egunetan. Ez dakit zer jarri blog honetan, ideiak badauzkat baina beste blogetan ere banatu behar ditut. Beno blog honek euskarari buruz hitz egiten du, eta hortaz jarraituko dut. Badakizue Boga sistema erabiltzen ari naizela eta Bogari buruz egingo dut berba. Boga sistemak internet sarea erabiltzen du. Hori alde batetik oso praktikoa da, horrela edozein lekutatik, konexioa baldin badago, erabili dezakezu boga. Baina konexioa edukitzeaz gain, Bogaren Cdroma ere behar duzu (ere) . Eta ez hori bakarrik, ordenagailuan Bogaren programa instalatuta ...