Irakurtzen

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-02-09 12:49
3

Azken bolada honetan, BOGArena alde batean laga dut pittin bat. Ez dakit, agian denbora gutxiago daukat ordenadorearen aurrean jartzeko, edo asper samar bihurtu zaizkidalako saioak... ez dakit baina horrela nabil azken asteotan.

Baina beste aldetik, euskaraz gero eta gehiago irakurtzen ari naiz. Lehen unetan interneten aurkitzen nituen Blogak eta Web-orriak irakurtzen nituen, baina orain dela hilabete batzuk “elhuyar” aldizkariaren aleak hasi nintzen erosten hilero. Zientzia eta teknologia betidanik eduki dut gustuko eta horregatik gogo handiz irakurtzen dut aldizkari osoa.

Joan ziren Gabonetan oparitu zidaten eleberri bat, euskaraz jakina, eta hortaz nabil jo eta ke, ateratzen zaizkit uneetan “Loroaren Teorema”-n, horrela du izena eleberriak, barruratzen.

Nik eskatu nion nire emazteari nobelatxo bat erostea, konturatu nintzen Elhuyar aldizkariak, oso interesgarria izan arren, zientifikoegia zeukala hizkera, oso mugatuta azken finean, eta euskara hobeto ikasteko hizkera zabalagoa behar dudalako. Hala eta guzti, oparitu zidaten eleberria zientifikoaren arloan ere kokatu daiteke, azkenean matematikari buruz hitz egiten du eta.

Baina eleberri bat izateagatik hainbat pertsonaia, leku eta egoera ezberdin agertzen dira, eta deskribapen ugari daude. Niretzat oso aberasgarri  izaten ari da nobela hau irakurtzea.

Baina arazo batekin topatu dut. Irakurketan berba berri asko aurkitzen ari naizenean, batzutan ezin dut ondo konprenitzen esaldiaren zentzua. Arazoa konpontzeko hiztegira jo behar dut. Baina oso deseroso izaten zait irakurketa etetea hiztegia kontsultatzeko. Gainera normalean gabian irakurtzen dut, ohean sartuta, eta benetan nekagarri izaten da liburutzar bati beste liburu horrelako batera pasatzea, zauden orria galdu barik edo liburua lurrera bota barik...Arazoa konpontzeko hauxe izan dira orain arte erabili ditudan estrategiak:

Lehen momentuetan, hitz berriak arkatza batekin azpimarratzen nituen, irakurketa bukatu eta gero hiztegira jotzeko lasai. Baina nahiz eta zalantza asko argitu une horretan, gero irakurketaren zehar berriro zalantzetan nenbilen hitz batzuekin.

Horregatik orain beste estrategia bat erabiltzen dut: kartulina bat hartu dut orri-markatzailetzat eta kartulina horretan hitz ezezagunak idazten ari naiz, gero hiztegian bere itzulpena aurkitu eta kartulinan bertan jartzen dut. Horrela edozein momentutan kontsulta ditzaket hitz ezezagunak, nire buruan finkatu arte behintzat.

Horrela nabil, eta pixkanaka-pixkanaka aurrerantz noa liburuan.

Badirudi liburu digitalen lehen tramankuluak badaudela merkatuan. Amazon.com,liburu denda ospetsu hau saltzen ari da halakoren bat. Ea laster zabaltzen diren tramankulu hauek, niretzat oso interesgarriak dira, beste aukera batzuen artean, zuzen-zuzen hitzen zentsua kontsultatzea ez zen izango gauza makala ezta??

leire

leire 2008-02-09 18:06 #1

Oso estrategia ona irusitzen zait. nire ikasleei gomendatuko diet. Mila esker

Nerea

Nerea 2008-02-13 16:22 #2

Alde ederra BOGAn ibili edo "Loroaren teorema" irakurri. Gehiago ikasiko duzula, ez dago dudarik. Eta gainera zientzia zaletasun hori izanda...Nik bilduma bereko beste liburu bat gomendatzen dizut: "Antropologo bat Marten" Oliver Sacks neurologoarena. Zoragarria! Niri, behintzat, izugarri gustatu zitzaidan. Bere kontsultatik pasatu diren kasu bitxi batzuk kontatzen ditu, eta nobela bat balitz bezala irakurtzen da. Kasu baten, uste dut margolaria-edo zela, koloreak ikusteko gaitasuna galtzen du, eta dena gris ikusten du. Txundigarria!Beste batek sindrome berezi bat dauka, eta dardar kontrolaezin batzuek astintzen dute etengabe. Ezin du gorputza menderatu, espasmo bortitzak, keinu zaratatsuak, bat-bateko oihu gogorrak...Eta harrigarriena, bere lanbidea. Zirujaua! Eta harrigarriago dena, ebakuntza-gelan onena dela bisturiarekin.

Benetan, gomendatzeko moduko liburua.

flap

flap 2008-02-13 17:43 #3

Aupa Nerea, eskertzen dizut zure gomendioa.
Ez dakit noiz bukatuko dudan Loroarena, baina gero komentatu duzuna irakurriko dut

Utzi iruzkina: