Irakurtzen

3
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-02-09 12:49

Azken bolada honetan, BOGArena alde batean laga dut pittin bat. Ez dakit, agian denbora gutxiago daukat ordenadorearen aurrean jartzeko, edo asper samar bihurtu zaizkidalako saioak... ez dakit baina horrela nabil azken asteotan. Baina beste aldetik, euskaraz gero eta gehiago irakurtzen ari naiz. Lehen unetan interneten aurkitzen nituen Blogak eta Web-orriak irakurtzen nituen, baina orain dela hilabete batzuk “elhuyar” aldizkariaren aleak hasi nintzen erosten hilero. Zientzia eta teknologia betidanik eduki dut gustuko eta horregatik gogo handiz irakurtzen dut aldizkari osoa. Joan ziren Gab...