Oporrak ate joka

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-06-14 11:58
2

Gaur arratsaldean ikastaroren azken tutoretza daukat.

Joan zen astelehenean, kurtsoan zehar eduki ditugun mintza praktika klaseak ere, bukatu ziren.

Aurten BOGAz aparte, Bloga izan da denbora gehien eskatu didana, baina pozik nago, blogari esker idazlanak atseginagoak iruditzen zaizkit eta.

Gainera, egunero, hainbat euskarazko blog desberdin irakurtzeko ohitura hartu dut, eta hori laguntza paregabekoa izan da nire euskararen maila hobetzeko.

Horregatik, nahiz eta aurtengo ikastaroa gaur bukatu, orain badakit tresna ugari daudela aurrera jarraitzeko oporretan ere

Boga sistema erabiltzen dugunok denbora gutxi dugu kurtso arrunt bat eramateko, baina sarean aurki dezakegu laguntza ezin hobea gure euskara aberasteko.

Hemendik, Euskarazko blogosfera betetzen ari zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet.

Segi horrela

leire

leire 2007-06-27 16:46 #1

Aupa!
Amaitu zaigu kurtsoa! Nik ere ikasleei esan diet agur.
Oso polito zabiltza idazten, nahiko nuke nire ikasleek horrelako zerbait egingo balute!
Zure tutoreak zuzentzen dizkizu post-ak, edo zelan egiten duzu?
Bogako hainbat ariketa baino atseginago egingo zaizu blogean idaztea.
Uste dut metodo ona dela idazmena lantzeko.
Animo, eta zuzen-zuzen aurrera

flap

flap 2007-07-02 14:41 #2

Eskerrik asko Leire.
Oso gustura irakurtzen dut zure bloga...ea noizbait zure trebetasuna lortzen dudan
Kurtso honetan hasi naiz bloga idazten, eta bai, tutoreak zuzentzen dizkit post-ak. Beno den-denak ez..., nik ere saiatzen naiz zuzentzen edo...

Utzi iruzkina: