Bogari buruz

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-03-16 17:44
2

Nahiko trabatuta nabil azken egunetan. Ez dakit zer jarri blog honetan, ideiak badauzkat baina beste blogetan ere banatu  behar ditut.

Beno blog honek euskarari buruz hitz egiten du, eta hortaz jarraituko dut. Badakizue Boga sistema erabiltzen ari naizela eta Bogari buruz egingo dut berba.

Boga sistemak internet sarea erabiltzen du. Hori alde batetik oso praktikoa da, horrela edozein lekutatik, konexioa baldin badago, erabili dezakezu boga. Baina konexioa edukitzeaz gain, Bogaren Cdroma ere behar duzu (ere) . Eta ez hori bakarrik, ordenagailuan Bogaren programa instalatuta egon behar da. Bogaren programa Cdrom-nen bertan grabatuta dago baina derrigorrezkoa da programa hori ordenagailuan (finkatzea) instalatzea. Horregatik, nahiz eta oso erosoa (dirudi) iruditu Bogaren programaren erabilera ez da hain erreza izaten. Nik neuk lantokian eta etxean erabiltzen dut Boga, Ordenagailuetan programa kargatuta daukat eta Cdak ere baditut (ere)leku bietan. Horrela, nahiko ondo moldatzen naiz.

Boga funtzionatzeko behar-beharrezkoa da interneteko konexioa edukitzea. Beno derrigorrezkoa da Bogaren sistemaren zerbidorearekin konexioa edukitzea, bestela programa ez doa. A! konexioa lortzeko matrikulatu ondoren ematen dizkizuten klabeak erabili behar dituzu.

Horrela, Bogatik dakite zenbat denbora erabiltzen duzun programa eta abar. Gainera horrela bidali ahal dituzu mezuak, idazlanak edo beste motatako ariketak  (bidali)eta erantzunak eta zuzenketak jaso. Baina zerbidorearekin konexioa galtzen bada, akabo, ezin da programarekin jarraitu, nahiz eta ariketa eta zuzenketa gehienak Cdrom-nen bertan egon.

Zergatik pasatzen da (den) hau? Nik uste pirateriaren aurkako sistema bat dela, oso erreza izango zen bestela Boga Cdromak kopiatzea eta edozeini banatzea Bogaren jabeei ordaindu gabe. Baina honela matrikulatuta ez bazaude ezin duzu zerbidorearekin konexioa eduki eta Cdromak ere baldin badauzkazu (ere) ez (dira) dute ezertarako balio.

Nik honi buruz kexa bat aipatu nahi nuke (aipatu). Nahiz eta ikasle arruntek (ordaintzen duten)  guk beste ordaindu, eta bakarrik astean behin euskaltegira joan mintzapraktika egitera, ikasle arrunta ia egunero joan bitartean. Eta nahiz eta Boga sistema erabili denbora gutxi daukagulako, zergatik serbidorearen konexioa mozten da oporretan?

Boga erabiltzaile gehienek denbora gehiago dugu lana ez daukagu momentutan, baina justu une horietan ezin da boga sistema erabili. Badakit irakasleek oporrak hartzeko eskubidea daukatela, eta beraiek ez badaude ezin dituzte zuzendu idazlanak eta abar, baina beste ariketak egiteko irakaslerik ez dugu behar derrigorrez. Zergatik ez da posible zerbidorearekin konexioa irekita lagatzea??

Beno ea nork ausartzen den erantzun bat ematen.

Benito

Benito 2007-03-17 01:14 #1

Orduan, BOGA noiz ez da ibiltzen? Asteburuetan, opor sasoian, astegunetan lan orduetatik kanpo?
Ez dut orain arte entzun, baina horrela bada, harrigarria da benetan.

flap

flap 2007-03-17 11:55 #2

Benito

Udako oporretan itxita dago serbidorea, uztailan, abuztuan, eta irailan...

Beste hilabeteetan edozein momentutan konektatu dezakezu (asteburuetan edo astegunetan lan orduetatik kanpo ere...)

Hiru hilabete urtero ezin da BOGA erabili eta nik uste hori gaur bizi garen munduan denbora galtzea besterik ez dela

Utzi iruzkina: