Kuku, ba al da inor?Amaitu dira oporrak, aurten ia abuztu osoa kanpoan ibili gara, baina hemen gara berriro.Blogosferatik at egon ondoren indar berriekin gatoz....kontuz orduan!Jope begira, zer indartsu bihurtu garen, gure baitan pertsonalitate berriak sortu baitira... txirrindulari famatu batzuen hizkera pegatu egin zaigu eta.Beno ea ikasturte berri honetan aurreko kurtsoan baino hobeto moldatzen garenSaluti
Beno, ikastaroa amaitu da, eta , nahiz eta eguraldia traketsa izan, udako giroa inposatzen ari da.Umeek oporrak dituzte, lanean lanaldi trinkoaz hastear gaude eta abuzturako hilabete bat besterik ez da falta.Eibarren Sanjuanak izan dira eta hemendik aurrea hainbat herritan bertako jaiak izango dira.Udako giroa edozein lekutatik, alaitasunaz blai jende guztia.Eta kaleetan, kolorezko jantziak, kapelak, oihuak, zaratak, txapliguak, algara...bozinak., selekzioaren alkandorak, Espainiako banderak...Marea gorria guregana ere etorri da...Kontu honi buruz, Oier Araolazak idatzi duenareki...
Aspergarriak iruditzen zaizkit ia egunero beste berrien artean beroketa globalari buruz agertzen diren artikuluak. Egun batean bai eta hurrengoan baita (edo bestean), berdin da, oharra, (edo) argazki, edo erreportai bat aurkituko duzue kontu honi buruz Azken aldiotan, gainera, pentsamendu bakarra inposatu egin da eta ia ezinezkoa da korronte ofizialetik kanpo existitzen diren iritziak aurkitzea. Egunkari eta bestetan erabat ezberdinak diren gauzak: uholdeak, lurrikarak, desertifikazioa, pandemiak, bio aniztasunaren galera eta abarrak saltsa berean sartzen dituzte. Azken finean XXI....
Aste honetan, Marteraino heldu da “Phoenix” izeneko zunda espaziala. NASAko adituen arabera azken maniobrak ondo atera dira eta Marteko ipar poloan jarri dugu ( gizakiak) Lurretik abiatuta tramankulu artifizial bat. Hemendik aurrera, lanean (lanetan) arituko da eta haren tresnekin Marten noizbait bizia egon zen edo badagoen ikertuko du. Betidanik Marte erakargarria suertatu da gizakientzat. Aro guztietako ( Edonoiz arotako) astronomoek euren begi eta teleskopioak planeta gorrian jarri dituzte. Eguzki sisteman dauden astroen artean, Marte da gure planetarekin antza handi...
Nire adinarekin guztiz ahaztuta ditut azterketak..Orain dela bi urte, HABE-ren 1. mailakoa egin nuen, bainaaurrekoa topatzeko unibertsitateko garaietara jo behar dut. Aspaldiko kontua, benetan.Ohitura galduta, kirolaria entrenatzeke bezala(koa) sentitzen naiz. Eta proba egiterakoan nabarmen ikusten da.Hala ere gaur egungo azterketetan unibertsitatekoekin konparatuz abantailatxo bat dut: Ez daukat aprobatzeko beharrik eta horregatik lasaiago dihardut.Joan zen zapatuan 2. mailakoa egin nuen. Ozta-ozta heldu nintzen lekura. Kasualidadez edo, orain dela bi urteko egoera berean nengoen. Asteburu...
Datorren zapatuan euskarazko azterketa dut...HABEren bigarren mailakoa hain zuzen. Bada, hemen nauzue praktikatzen pixkatxo bat. Azken aldi honetan, nahiko lanpetuta nabil eta ia BOGArena ahaztuta daukat.Hala ere, hainbat blog eta web orritan nabigatzen ari naiz, eta batzutan ere zer edo zer idazten dut blog eta orri horietan.Gaur, nire blogean dihardut, ia ia "a pelo", nola ateratzen zaidan idazlana ikusteko...Beno datorren azterketaren idazmen arloan, 200 bat hitz edo gehiago eduki ditzan artikulu bat idatzi behar dut, eta badakizue han ez dut edukiko informatikaren laguntza. ...
Ez dakit euskara inposatzen ari den azken aldiotan, ez dakit.. Nire kasuan behintzat ez da horrela izan, justu-justu kontrakoa baizik. Txikitan, erabat baztertuta zegoen euskara ikastetxeetatik eta horren ondorioz hemen nauzue, berrogeita piko urterekin eta euskara ikasten... Azken urteotan gauzak asko aldatu dira, baina nahiz eta hainbat arlotan euskararen alde jardun, mundu globalizatu honetan euskararen etorkizuna kilin-kalan dago oraindik.Aldi honetan, berriz, gazteleraren erabilera hedatu da Euskal Herri osoan, euskararen ezagutza handitu den arren.Halere batzuei...
Zaila da niretzat euskaraz idaztea...Nahiz eta arreta guztia jarri, hemen, hor edo han hanka sartzen dut beti.Segur aski gaur egun lehen baino hobeto idazten dudala, baina oraindik akats ugari artean mugitzen ari naiz idazlanetan.Baina badakit ere beste biderik ez dagoela, beraz hortaz jarraituko dut tinko akatsez akats.Egia da ere, lehen ez nintzen sartzen leku et blogetan, gaur egun ausartzen naizela idazten, eta hortik beste akats sorta bat.Batzutan etsipena pizten da nire baitan. "Sekula ez dut ikasiko" pentsamendu madarikatu hori errepikatzen da nire garunean behin eta berriro.Be...
Usartzara noa nire furgonetan. Goizeko zortziak dira eta kotxean laguna gisa irratiko albisteen zurrumurrua daramat. Errepideak lasaiak daude, ordu honetan trafiko eskasa dugu. Eguzkiaren lehen izpiak hodeien artetik irteten ari dira. Goiza polita dugu eta baita giro ona ere, udaberriko zapatu honetan. Eibarko bariantea pasa eta gero Arrateko bidea hartu dut. Poliki-poliki errepidea aldapatsua bihurtzen ari da. Ez naiz kezkatzen eta bihurgunez bihurgune aurrera noa errepide ezagun honetatik. Halako batean, bazter batetik txori bat hegan kotxe aurretik. Hegazti hau,...
Une honetan etxeko ordenagailuan ez daukat Xuxen programa instalatuta. Orain dela gutxi IMAC bat estreinatu dut eta Mac OS X Leopard sistema operatiboarekin dihardut. Ordenagailu berrian idazlanak eta antzekoak egiteko "Pages” programa erabiltzen dut. Testu editore honekin oso gustura nabil, Microsoft Word programa baino erabilgarriagoa iruditzen zait gainera. Baina une honetan behintzat, Xuxen programa egiten dutenek ez daukate editore horrentzako bertsiorik. Beraz etxean idazten badut, “a pelo” egin behar dut lana. Lehen momentuetan beldur pixka bat neukan,...
Hemen nauzue, "berrogetapiko" urterekin eta oraindik euskara ikasten...gizajoa!!! Ez izan gogorrak nirekin eta nire akatsekin Eskerrik asko
Zalantzan geratzen naiz... Arra eginik soilik, takoen kontaktua lortu gabe, ez zegoen saririk?