CO2, biziaren gasa
Aspergarriak iruditzen zaizkit ia egunero beste berrien artean beroketa globalari buruz agertzen diren artikuluak.
Egun batean bai eta hurrengoan baita (edo bestean), berdin da, oharra, (edo) argazki, edo erreportai bat aurkituko duzue kontu honi buruz
Azken aldiotan, gainera, pentsamendu bakarra inposatu egin da eta ia ezinezkoa da korronte ofizialetik kanpo existitzen diren iritziak aurkitzea.
Egunkari eta bestetan erabat ezberdinak diren gauzak: uholdeak, lurrikarak, desertifikazioa, pandemiak, bio aniztasunaren galera eta abarrak saltsa berean sartzen dituzte. Azken finean XXI. mendeko deabrua denok dakigu zein den. CO2a da gaur egun ezbehar guztien erruduna eta guztiz okerra den ideia hau zabaltzen dute egunero lau haizetara (zabaltzen dute) gure mass-mediek
Azken hilabeteotan, ostera, hainbat gertaera ezberdin izan eta izaten ditugu beroketa globalaren ideiaren kontra (izan eta izaten ditugu), eta nahiz eta prentsan ia ez agertu gero eta ikerlari gehiago zalantzan (zalantzetan) jartzen ari dira beroketari buruz egin diren iragarpenak.
Azken asteotan eguraldi kaskarra eduki dugula (dugun) aprobetxatuz, zer pentsatzen duten ikerlari horiek nahi nizueke aipatu. Horretarako eta CO2a gure bizirako zein inportantea den jakin ahal izateko (helarazteko) hedabide orokorretatik alde egin behar eta hainbat web-orritara (orritan) jo behar dugu
Zorionez, nahiz eta hedabideetan ez agertu, oraindik badaude IPCC erakundearen profezia katastrofisten aurrean, euren ikerketa eta irizpide kritikoak zabaltzen dituztenak.
Nik neuk horri buruz aditua ez naizenez esteka interesgarri batzuk lagako (lagatzen) dizkizuet kontua ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko gai izateko.
No hay calienatmiento global, de hecho la tierra se enfria
Bukatzeko, nahiz eta segur aski anekdotikoa izan, aurten Estatu batuetako hainbat elur estaziotan inoiz baino elur gehiago metatu egin da. Sekula ez dute jaso hainbeste elur denboraldi honetan baino.
Hurbilago, Pirineoetan joan zen astean (ekainean jada) sekulako elurtea (elurtada) bota du eta mendiak elurrez bete-beterik daude, hemen duzue Maladetaren bista ikaragarri bat
Iruzkinak
Utzi iruzkina: