Xuxen, Bai ala ez?

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-04-11 17:51
1

Une honetan etxeko ordenagailuan ez daukat  Xuxen programa instalatuta.  Orain dela gutxi IMAC bat estreinatu dut eta Mac OS X  Leopard sistema operatiboarekin dihardut.

Ordenagailu berrian  idazlanak eta antzekoak egiteko "Pages” programa erabiltzen dut. Testu editore honekin oso gustura nabil, Microsoft Word programa baino erabilgarriagoa iruditzen zait gainera.

Baina une honetan behintzat, Xuxen programa egiten dutenek ez daukate editore horrentzako bertsiorik. Beraz etxean idazten badut,  “a pelo” egin behar dut lana.

Lehen momentuetan beldur pixka bat neukan, nola moldatuko nintzen ez nekielako, bada gero konturatu nintzen ez zela hainbesterako. Idazlana Blogean sartzen ari nintzenean, Mozilla nabigatzailean testua zuzentzeko tresna baneukalako.

Horrela nabil ba azken bolada honetan, eta ikasten ari garenok Xuxeni esker era oso erosoan,  pixkanaka-pixkanaka,  hitzak nola idazten diren barneratzen dugu.

Baina ze fidagarritasun ( eman ahal diot) eman diezaioket Xuxeni. Garbi eta argi eduki behar dugu Xuxen zuzentzaile ortografiko bat dela, eta hori bakarrik.

Une honetan, adibidez, ez nago ziur aurreko esaldian jarri dudan “diezaioket” hori ondo dagoen ala ez, ortografikoz ondo idatzita egon arren.

Eta kontuz, hitzak ia berdinak badira zentzu guztiz ezberdinarekin, Xuxeni “ezker”  hanka sartzeko zorian zaude eta.

Gainera Xuxenek ez dizkizu zuzenduko aditzen denboraldiaren diskordantziak, eta, esaldi batean, ez dizu esango  zein den hitzen orden egokiena.

Horretaz gain, Xuxen ere akats batzuk baditu, bestela, zergatik jartzen du ordenagailu gorriz?

Horregatik, nahiz eta tresna interesgarri bat izan,  Xuxen erabilerak ziurtasun faltsu bat eman ahal dizu.  Idazlan batean akats ugari eduki dezakezu testua hitzez hitz ondo idatzita egon arren.

Idazlana behar den moduan egin ordez, azpimarratu gorriak ez agertzeko arreta guztia jartzen baduzu, beste motatako akatsak ager daitezke eta hortik porrota.

Beraz (edo orduan?...hau ere ez dit esaten Xuxenek)  zein da aukera egokiena? Xuxen erabiltzea ala ez? Horixe ba nire kezka...

Iñigo

Iñigo 2008-04-12 00:41 #1

Zalantzarik gabe, bai; ezta?

Nahiago Xuxenen ziurtasun faltsua benetako ziurgabetasuna baino.

Zuk ondo esan bezala, zuzentzaile ortografikoa baino ez da. Bestelako zalantzak argitzeko badira gurean bestelako tresna lagungarriak, Ereduzko Prosa zoragarria esaterako.

Azpimarratu gabeko akatsen harira, zer nahi dugu, zuzentzaileak ordezkatzea berrirakurketa eta berridazketa? Idazteak orduan kalkulagailua erabiltzearen sormen maila bera izango luke...  Soka motzean lotu beharko ditugu IXA taldekoak.

Ondo izan.

Utzi iruzkina: