Euskara inposatua

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-05-07 12:27
3

Ez dakit euskara inposatzen ari den azken aldiotan, ez dakit..

Nire kasuan behintzat ez da horrela izan, justu-justu kontrakoa baizik.

Txikitan, erabat baztertuta zegoen euskara ikastetxeetatik eta horren ondorioz hemen nauzue, berrogeita piko urterekin eta euskara ikasten...

Azken urteotan gauzak asko aldatu dira, baina nahiz eta hainbat arlotan euskararen alde jardun, mundu globalizatu honetan euskararen etorkizuna kilin-kalan dago  oraindik.

Aldi honetan, berriz, gazteleraren erabilera hedatu da Euskal Herri osoan, euskararen ezagutza handitu den arren.

Halere  batzuei euskara hedatzeak ikara ematen die eta euren kexak gero eta altuago, lau haizetara zabaltzeko asmoz ari dira.

Hori bai, euren pentsamendua barreiatzeko , hedabide boteretsu batzuek laguntza eskaintzen diete, oso gustura.

Bakoitzak bere iritzia edukiko du honi buruz, niretzat artikulu hauek  euskara ikasteko gogo handiagoa ematen didate. Hala ere ez dut ulertzen haien jarrera...beno bai, pertsona hauentzat euskara soberan dago, hori da gakoa. Eskertzekoa da azken bolada honetan euren iritzia hain garbi azaltzea.

Nik uste dut berriz, Euskal herriko herritar osoa izateko, euskalduna izatea ezinbestekoa dela eta halako jarrerei aurre egiteko argi eta garbi aldarrikatu egin behar dugula "euskara dela euskaldun egiten gaituena"

Ez naiz hizkuntzetan aditua, baina lehenik eta behin   argi eta garbi eduki behar dugu zein den helburua. Alferrik gabiltza batzuek gauza bat nahi badute eta besteek beste bat guztiz ezberdina.

Gure nahia euskararen etorkizuna bermatzea baldin bada elkar gaitezen, irtenbide onenak aurkitzeko asmoz., bestela jai daukagu.

Euskararen etsaiak  berpizten ari dira eta.

leire

leire 2008-05-07 16:52 #1

Ondo esan duzu,  Euskararen etsaiak  berpizten ari dira. Nire ustez era antolatuan, gainera.  Komunikabide boteretsuak atzean dituztela. The Guardian-en ere horrelako artikulu bat argitaratu dute duela gutxi.
Askoatn galdetzen diot neure buruari zer egin ote dieten hizkuntza gutxituek inperio-hizkuntzei,  eurek dute-eta boterea munduan.

ibon

ibon 2009-04-19 01:56 #2

Niretzat euskera hizkuntza inposatua da. Honekin ez dut esaten euskara galarazi egingo beharko litzatekeela baina bai ez izatea ezinbestekoa. Pertsona bakoitzak esan behar du euskera ikasi edo erabili nahi duen, ikasi bai baina ez bada erabliltzen ez du ezertarako balio.

BAIEUSKARARI.ORG

BAIEUSKARARI.ORG 2009-10-12 14:52 #3

Benetan inposatua dagoena gaztelania da. Espainiatik etorritako kanpotarrekin batez ere (faktore demografikoa). Baita politikan, ekonomian, irakaskuntzan, legeetan...  Gaztelania derrigorrez jakin behar da, baina ez euskara (konstituzio eta estatutuaren arabera). Egunerokoa euskara hutsean egiteko zailtasun ugari daude.

Hori bai, euskaldun gehienek ez dute borrokatzen bere hizkuntzagatik. Zenbatek dute ordenagailua, posta kontua (hotmail, gmail, euskaltel...), fakturak, kutxazain txartela euskaraz??
Alferkeria, interes falta, lotsa, beldurra... Ba, jakin dezazuen enpresa eta erakundeek zenbatzen dutela zenbatek jartzen duten interesa euskaran eta horren arabera erabakiak hartzen direla!!!

Badira enpresa ugarik aukera ematen dutela (batzuek oztopoak jartzen dituzte), baina ez ditugu aprobetxatzen. Hori euskaratzea, aurrez aurre euskaraz zuzentzea baino ahalegin gutxiago eskatzen du!!!!

Utzi iruzkina: