Irakurtzen ari naiz “Eta Kitto” aldizkarian Elena Lakak idatzi duen artikulu bat, Anbulatorioko parkean egiten ari diren obrei buruz. Gauzatxo bat nahi nuke aipatu, oker badabil gereziondo japoniarrekin eta. Egunero pasatzen naiz parke horren albotik, eta obrak hasi zirenean hauxe ikusi nuen: Gereziondoak kendu baino lehen, haien adarrak ari ziren mozten langileek. Harrituta geratu nintzen, normalean zuhaitz bat botatzeko enborra mozten dute eta. Pentsatu nuen, beno agian zuhaitzak kontserbatuko dituzte... Gero arratsalde horretan ikusi nuen gereziondo bat bere sustraiekin eta guzti kamio b...
Jokoz kanpo nengoela esan behar dut. Uztailatik hona ia lerro bat ere ez dut idatzi eta. Beno, pixkanaka-pixkanaka hartuko dut kontu hau, ea idazteko ohitura berreskuratzen dudan horrela. Une honetan perretxikoen sukarrean sartuta gaude. Gure basoak jo eta ke ari dira edozein motatako perretxiko ematen eta. Baina perretxiko guztien artean onddoen txanda da une honetan batez ere. Onddo zuriak (boletus edulis famatuak) hasi dira edozein pagaditan agertzen, eta izugarrizko bilketak lortzen ari dira gure perretxikozaleak. Ni ,joan zen zapatuan, San Romango pagadian egon nintzen, eta pagaditik n...
Jo, zenbat denbora daramat blogan ibili barik. Baina azken hilabetean “atope” nabil biharrean. Aurten, nire enpresan, uztailean lanaldi trinkoa egitea erabaki dugu, eta nahiz eta ideia oso ona izan, urteko osoaren erritmoa aldatzea ez da batere erreza. Gainera arratsaldez etxekoekin ibili behar dut, eta horrek ere lan dezente erakartzen nau. Ia hiru aste daramatzagu erritmo berri honetan eta gaur “porfin”, unetxo bat lortu dut zer edo zer idazteko, lerro batzuk , hemen nabilela esateko behintzat.
Behin, ia taberna guztietan aurki zintezkeen, eta ze alaitasuna ematen zuten, haien koloreekin, haien argiekin eta haien zaratekin. Halaxe zen eta nahiz eta taberna txiki-txiki bat izan beti zegoen txoko bat petako-makina jartzeko. Lehenaldiko makinak sinpleak ziren, itxuraz behintzat, baina haien barrukoak kablez, bonbilak, eta hainbat tramankuluz beterik zeuden. Baina tramankuluen artean “flipperrak” edo “petakoak” ziren inportanteenak, haien bitartez zure trebetasuna frogatu ahal zenuelako. Lehen petako makinek bost burdinazko bola zeuzkaten partida jokatzeko, eta zortea bald...
Gaur arratsaldean ikastaroren azken tutoretza daukat. Joan zen astelehenean, kurtsoan zehar eduki ditugun mintza praktika klaseak ere, bukatu ziren. Aurten BOGAz aparte, Bloga izan da denbora gehien eskatu didana, baina pozik nago, blogari esker idazlanak atseginagoak iruditzen zaizkit eta. Gainera, egunero, hainbat euskarazko blog desberdin irakurtzeko ohitura hartu dut, eta hori laguntza paregabekoa izan da nire euskararen maila hobetzeko. Horregatik, nahiz eta aurtengo ikastaroa gaur bukatu, orain badakit tresna ugari daudela aurrera jarraitzeko oporretan ere Boga sistema erabiltzen dugu...
Gure alboan, Gasteizen ondoan , pixkanaka-pixkanaka, gure historiaren zati ikaragarri bat, gizon eta emakume batzuek argitzeko asmoz dihardute. Urte dezente daramatzate jo eta ke hiri karistiar horretan, aztarnak ikertzen, baina azken urteotan aurkitutakoa egunkari guztietan izan da berri. Bazirudien aurkitu dutena laster zabalduko dutela mundura, baina aurkikuntza berriak agertuz gero aurkitutako azalpena behin eta berriro atzeratu egin da eta bakarrik informazio tanta batzuk heldu dira jendearen belarrietara. Orain arte aurkitutakoa bi motetan zati dezakegu: Alde batean Krista...
Esnatu, irratia piztu eta berriak harrapatu nau, Kakazaharra!!Berriro denbora bota dugu atzera,Berriro aukera bat pikutara bidalita, Kakazaharra!!Berriro azken hamarkadetan bizi garen erroilua errepikatzeraBerriro eraikitzen ari ginen zubiak hondatzeraBerriro aspalditik entzunda ditugun gauzak entzuteraBerriro itxaropena etsipena bihurtzeraKakazaharra!! Noiz ulertuko dute horrela ezin dela ezer konpondu?Noiz bukatuko da borroka ustel hau? Euskal Herria eraiki nahi badugu, tresna ugari dugu gure aurrean, eta jende askok dihardu horretaz, eta poliki-poliki aurrera goaz indartsu, nahiz...
Etxean ez nuen ikasi euskara, agian nire erruagatik etxean euskara egunero erabiltzen zuena bazegoelako, amamak. Nahiz eta euskara ez ikasi gurekin bizi zen amamari esker euskal(dun) esaerak eta hitz batzuk barneratu izan nituen eta batzuetan, nahi gabe, ateratzen zaizkit. Hitz horien artean furixara dago. Eibarko euskalkitik dator hitz hau, “d “hizkiz idatzita: furixada. Euskara batuan ez dago onartuta eta Google bilatzailean bi esteka bakarrik agertzen dira. Eibarko Euskeria hiztegian, Toribio Etxeberriatik jasota, irakur dezakezue espresioren esanahia. Nire amamak berba...
Ikerketa guztien arabera gure gizartea gero eta zaharragoa da. Hemendik urte gutxitara “ zahar” gehiegi egongo direla, eta horrela jarraituz gero gure gizartearen bizimodua bermatzea ezinezkoa izango dela, diote. Gure gizarte modernoetan, bizitzaren itxaropena askoz luzatu da eta hirugarren adinetara heltzen direnak gero eta gehiago dira. Bestalde berriz, gazteen kopurua murrizten ari da, jaiotzak gutxitzen ari direlako. Horren ondorioz gero eta pertsona gutxiagoen gain dago gizartearen sistema globala, eta horrela jarraituz gero sistemaren kolapsoa gertu-gertu egon daiteke. Horregatik, gur...
Orain dela bi urte, Boga sistema erabiltzen hasi nintzenean, idazlan bat egiteko jolas zaharrak azaltzea eskatu zidaten. Ni txikitan futbolari amorratua nintzen eta horretan nenbilen ia denbora osoa, baina bizpahiru jolas ezberdin etorri zitzaizkidan burura, euren artean “tako eta arra”. Une hartan ia guztiz ahaztuta neuzkan jolasaren arauak eta gehiago jakiteko internetera jo nuen. Baina nahiz eta era desberdinetan bilaketa egin, erreferentzia oso gutxi topatu nuen. Gazteleraz, “Taco y arra” idatziz gero bakarrik benetako erreferentzia bat topatu nuen Tako eta arra jolasari buruz, “v...
Hemen nauzue, "berrogetapiko" urterekin eta oraindik euskara ikasten...gizajoa!!! Ez izan gogorrak nirekin eta nire akatsekin Eskerrik asko
Zalantzan geratzen naiz... Arra eginik soilik, takoen kontaktua lortu gabe, ez zegoen saririk?