Furixara

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-05-25 11:42

Etxean ez nuen ikasi euskara, agian nire erruagatik  etxean euskara egunero erabiltzen zuena bazegoelako, amamak. Nahiz eta euskara ez ikasi gurekin bizi zen amamari esker euskal(dun) esaerak eta hitz batzuk barneratu izan nituen eta batzuetan, nahi gabe, ateratzen zaizkit. Hitz horien artean furixara dago. Eibarko euskalkitik dator hitz hau, “d “hizkiz idatzita: furixada. Euskara batuan ez dago onartuta eta Google bilatzailean  bi esteka bakarrik agertzen dira. Eibarko Euskeria  hiztegian, Toribio Etxeberriatik jasota, irakur dezakezue espresioren esanahia.

Nire amamak berba egiten zuenean furixara esaten zuen “errez”eta horrela ikasi (izan) nuen eta horrela ahoskatzen dut neuk ere gaur egun.

Nik sarritan, nahiz eta bere esanahia zabalagoa izan, nire zaletasunekin lotuta erabiltzen dut hitz hau, euskaraz noski, baina baita ere gazteleraz,  “ me ha entrado la furixara” esanez, zer edo zer maiz eta gogoz egiten dudanean.. Horregatik azken bolada honetan hitz hau indar berriarekin etortzen zait ahora, jo eta ke blogosferan sartuta nabilelako.

Gainera, Karrajuatik Blog & Beers blogarien bilera informal(a) batera joatea  proposatu didate...agian bizkorregi dabil guztia, ez dakit.

Bakarrik gauza bat argi eta garbi daukat, blogoesferaren furixarak harrapatu nauela.


Utzi iruzkina: