Tako eta arra

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-05-15 17:48
3

Orain dela bi urte, Boga sistema erabiltzen hasi nintzenean, idazlan bat egiteko jolas zaharrak azaltzea eskatu zidaten. Ni txikitan futbolari amorratua nintzen eta horretan nenbilen ia denbora osoa, baina bizpahiru jolas ezberdin etorri zitzaizkidan burura, euren artean “tako eta arra”. Une hartan ia guztiz ahaztuta neuzkan jolasaren arauak eta gehiago jakiteko internetera jo nuen. Baina nahiz eta era desberdinetan bilaketa egin, erreferentzia oso gutxi topatu nuen. Gazteleraz, “Taco y arra” idatziz gero bakarrik benetako erreferentzia bat topatu nuen Tako eta arra jolasari buruz,  “voy a pintar las paredes” kontakizun hau. Oso idazlan polita da, autorea gazte (bat izan) zenekoa, eta nahiz eta lekuen (lekuetako) izenak aldatuta (alderatuta) egon, Eibar herriari buruz ari dela (asmatzen) igartzen da.

Tako eta arra ipiniz gero erreferentzia hau lortu nuen “Eibarko euskeraren esakera eta bestelako berezitasun batzuk” eta hemen jolasaren deskribapena zetorren: Arraka.- Umeen jolasa. Arra da neurria. Intxaurrekin lehenago, gero zapata-takoiekin (tako eta arra). Eibarko Euskarari buruz zen liburua.

Beraz, bigarren erreferentzia ere Eibarrekin lotuta zegoen, bai bitxia ( hau bitxia hau), agian Eibar aldean bakarrik jokatzen (jolasten) zen jolas(a)( hori??

Azkenean jolasaren arauak jakiteko nire koadrilako batengana jo behar izan nuen. Lagunaren arabera hauexek ziren tako et arra-ren arauak:

Jokatzeko(Jolasteko) bakoitzak zapataren gomazko tako bat eduki behar zuen.

Komenigarria zen lur lauetan jolastea

Lehia, bata bestearen (baten) kontra zen normalean

Lehena hasten zen tako urrunera botatzen (botatuz) eta gero bestea saiatu behar zen bere takoarekin kontrakoa jotzen.

Kontrako takoa jotzea lortuz gero eta takoen artean arra bat baino gutxiago bazegoen puntu gehiago irabazten ziren.

Puntuazioa horrela zen: Takoa jo: puntu 1 eta Tako eta arra lortuz gero: 3 puntu.

Garai hartan poxpoluen kutxa berezi batzuk erabiltzen ziren puntu(z) moduan. Balio gehien zutenek, zezenketako irudiak zekartzaten, haien aurreko azalek 3 puntu balio zituzten, beste batzuek animalien irudiak zituzten, eta 2 puntukoak ziren, eta zezenketa edo animalien kutxen atzeko azalek puntu baten balioa (baliokoa) zuten.

Nire lagunak zioenez “ garai hartan poxpolu kromo horiek, benetako diru bezala erabiltzen ziren”

Gaur berriro jo dut internetera, tako eta arra-ri buruz bilaketa egiten, eta bi urte pasatu arren, ia emaitza bera lortu dut. Badirudi bakarrik bertakoek jokatu (jolastu) genuela jolasa hori eta ezin dut sinetsi. Gainera “Asfalto” taldearen "Dias de Escuela” abestia etorri zait burura, eta abesti horretan hauxe zioten pasarte baten “te cambio los cromos, te juego al tacon”...

Ez dut uste Asfaltokoenak Eibarren bizi zirenik, beraz, beste lekuetan ere bazebiltzan takoekin, baina badirudi arrakasta handiena gure inguruetan lortu zuela.

Bukatzeko bi galdera botako dizkizuet:
Tako eta arra ezagutu zenuten??
Zer deritzozue “Tako eta arra”  jolasa berreskuratzeari??

Enrique Zuazua

Enrique Zuazua 2018-01-08 22:13 #1

Zalantzan geratzen naiz... Arra eginik soilik, takoen kontaktua lortu gabe, ez zegoen saririk?

euskarazoak 1456132591400

2018-03-13 11:51 #2

Saria lortzeko derrigorrezka zen topa egitea beste takoarekin... hori seguru gero gehitzen zen arra

Julian fernandez

Julian fernandez 2019-02-16 17:33 #3

Jokatzen nebanean talo ein barik arra punto bat zan.


Utzi iruzkina: