Kakazaharra
Esnatu, irratia
piztu eta berriak harrapatu nau, Kakazaharra!!
Berriro denbora bota
dugu atzera,
Berriro aukera bat
pikutara bidalita, Kakazaharra!!
Berriro azken
hamarkadetan bizi garen erroilua errepikatzera
Berriro eraikitzen
ari ginen zubiak hondatzera
Berriro aspalditik
entzunda ditugun gauzak entzutera
Berriro itxaropena
etsipena bihurtzera
Kakazaharra!!
Noiz ulertuko dute
horrela ezin dela ezer konpondu?
Noiz bukatuko da
borroka ustel hau?
Euskal Herria eraiki nahi badugu, tresna ugari dugu gure aurrean, eta jende askok dihardu horretaz, eta poliki-poliki aurrera goaz indartsu, nahiz eta bide erreza ez izan.
Hala ere batzuek, bide labur bat aurkitu nahi dute, nahiz eta bide labur hori oztopoa besterik ez izan.
Berriro garamatzate atzera, baina hortik ere irtengo gara nahiz eta une honetan sentimenduak aldapa behera joan
Gaur hitz bakarra daukat ahoan
Kakazaharra !!
Iruzkinak
Josu 2007-06-05 20:32 #1
Ba bai... kakazaharra!<br />
Utzi iruzkina: