EUSKARAZOAK

Slot-pista Iraunkorra

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-12-09 12:17

Kaixo lagunokAgian Slota zen den ez dakizue, segur aski Scalextric hitza ezagunagoa duzue ezta???... ba, horixe da  bukatu dudana: Scalextric pista iraunkor bat hain zuzenBeno hemen duzue nire lanaren fruitua ea zer iruditzen zaizuen...Luzaro hitz bat ere ez dut idatzi baina horrek ez du esan nahi oporretan egon naizenikUne batean Euskararen klaseak laga nituen oso lanpetuta nenbilelako, "stressatuta" pittin bat...Estres hori kentzeko  eta lan-bitarteak aprobetxatuz aspaldian hasita neukan Slot-pista bat bukatu dut.Esku lanak beti izan ditut gogoko eta astirik baldin badaukat gauz...


Ezinean

4
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-05-12 15:31

Azken bolada honetan ezinean nabil...Buruan gauza gehiegi, lanean a tope, (guk ez daukagu krisirik) astirik ez, ezinean....Aurten ez dut aurkitu bitarte bat ere euskara lantzeko bihar den moduan.Boga edo Mooddle plataforma guztiz ahaztuta daukat.Agian ikastaroa ez zait iruditu erakargarria eta pixkanaka-pixkanaka bazter batean laga dut, ez dakit...Azken finean, ariketak utzi ditut egiten eta gero eta gutxiago noa Euskaltegira...Enfin, beti esan dudan bezala, nire erritmoan joango naiz, eta une honetan atsedenaldi bat hartzea komenigarriena izango da niretzat.Azken hiru urte hauetan nahiko a...


Toalle baserria

2
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-04-16 11:02

Iparraldetik etorrita, Urrestillan luzaro bizitzeko topatu zuten lekua Lapeyrarrek.Izan ere, XVIII. mendeko hasieratik hona, Toalle edo Toberagile baserri-burdinola-errotan  bizi izan dira Lapeyra edo Lapeirarrak.Lanbide Tradizionalak izeneko liburuan horrela diote: " Lapeira familia 250 urtez galdaragile eta toberagile edo haizebidegile lanbideei lotua agertzen da"Gaur egun burdinola ez da existitzen, aspaldian ale-errota eraiki zen baina ..." Guztia oraindik ere funtzionamendurako primerako egoeran aurkitzen da, eta Lapeira familiak garia eta artoa ehotzen du bertan enkarguz."Tobera...


Euskarafobia

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-04-01 10:36

Penagarria izan arren Euskal Herriko biztanle askok  fobia dute euskararekiko.Segur aski, biolentziaren kontuan badugu arrazoi bat, aitzakia ezin hobea batzuentzat, nahiz eta, nire ikuspuntutik, arrazoi nagusia sakonagoa izan.Hainbat urtetan saiatu da Euskara politika-lehiatik kanpo lagatzea, baina badirudi helburua ez dela lortu.Urte askotan Abertzale-gehiengo ezberdinekin Euskararen aldeko politikak bultzatu dira, hala ere ezin da aurkitu kontsensu orokor bat.Orain, tranpa eginez edo ez, beste aldeko indarrak bildu dira, Abertzaleak EAE-ko gobernutik at lagatzeko.Akordio bat sinatu d...


Ia ez dago Eibartar bat Kalamua mendian egon ez denik.Nahiz eta Eibarko lurretan Urko izan mendi altuena, erosoagoa suertatzen da Kalamuarantz abiatzea.Horregatik asteburuetan, eguraldia ona baldin bada, mendiko bideak  jendez beterik,  Eibarko "Dosdemayo" kaleko itxura hartzen du.Hala ere, Kalamuako tontorra, nahiz eta askok ez jakin, Eibartik kanpo dago. Gure hiriko muga maldan geratzen da eta.Markinako eta Elgoibarko lurrak biltzen dira Kalamuako puntan. Beraz, Markinarra edota Elgoibartarra da tontorra. Baina, Eibartik hara hurbiltzea askoz errazagoa denez, Eibartarrok izaten...


Dirua bildu eta gero, kalera joan ginen ea zer zen posible erostea.Paper-denda bat zegoen San Juan kalean orain justu Txurrut Taberna dagoen tokian.Bildutakoarekin errotuladore eta Aironfix erroilu zuri  batzuk ez ezik gomazko tipoen inprentatxo bat ere erosi genuen (genituen).Tramankuluak bageneuzkan (tramankuluak) eta lagun baten etxera joan eta lanean hasi ginen. Mezua aukeratu eta gomazko tipoak jarri genituen plantxa batean. Nekez, eskuz eta banan-banan, panfletoak ateratzen hasi (jartzen ari) ginen. Multzo batzuk bukatu eta gero Aironfix erroiluekin hainbat txartel egin genituen ...


 23-F izeneko data era berezian bizi izaten dut eta espero dut urte askotarako izan dadilaAurten, medio-teknologikoek data hori bururatzera beste urteetan baino goizago behartu naute.Izan ere, orain dela aste pare bat, mezu arraro bat jaso nuen posta-elektronikoz. Bazirudien denda-elektronika batean ibili nintzela eta pasa-hitza aldatu nahi nuela...Ni, ez nintzen akordatzen horrelakorik eskatuta neukanik eta kasu handirik egin barik mezua ahaztu nuen.Baina handik astebetera, leku beretik bidalita, mezu berri bat jaso nuen.Mezuan eskertzen zidaten dendako bezeroa izatea eta baita eroske...


Aste honetan hainbat efemeridek iraganera begiratzera behartu naute.Alde batetik, hauteskundeetarako kanpainan gaudenez  ekitaldi ezberdinak antolatzen dira, baina guztien artean datorren martitzenean Eibarren ospatuko denak (duenak) aspaldiko oroitzapenak ekarri dizkit burura.Oso gaztea nintzenean, 13 edo 14 urtekoa, justu-justu Diktadura ostean, Sozialistek Estatuko Espainoleko lehendabiziko mitina ospatu zuten Astelena frontoian.Arrakastatsua izan zen mitina eta frontoia gainezka egon zen. (Bere) Buruzagi nagusiak ekarri zituzten Sozialistek eta baita ere handik urte gutxira Espaini...


Egun batean, mezu bat heldu zaizu.Igorlea ikusi ondoren presaka zabaltzen duzu mezua.Zure pasahitza sekretua bertan daukazu, ezagutza berezi bat zabaltzeko gakoa hain zuzen.Arnasa hartu ondoren, pasahitza idatzi eta web-gunea irekitzen duzu.Barruan zaude jadanik, atzera (joateko ezinean) joan ezinik, eta pixkanaka-pixkanaka hasten zara irakurtzen...Pantailan zure ezaugarri guztiak deskribatzen ari dira: Sexua, adina, begien kolore marroiak, ile beltzarana...Pixka bat aurrerago lehendabiziko ezusteak...beti bertakoa zarela pentsatu ondoren zure familia Errusiatik datorrela jakinarazten dizut...


Monolito kenduta

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-12-20 11:18

Ez dakit noiztik zegoen hor kokatuta, baina 5 urte baino gehiago baitziren. Hemerotekara jo eta gero gogoratu dut Jose Luis Arrieta Zubimendi "Azkoiti" 2001. urtean hil zela Toulousen . Gerotxoago hautsak Eibarko mendietan haizatu ziren eta ETAko kide historikoaren omenez Kalamua eta Garagoitxiren arteko zelaian monolito bar jarri zuten "Bietan jarrai" leloa hainbat eta hainbat Eibartarrei erakutsiz.Bizi garen egoeran eskultura hori, ETAko kide baten omenez, mantentzea nekez ulertzen zen, nahiz eta "Azkoiti" ETAn sartu diktaduraren garaian.Bihar Eibarko ETAren indarkeriaren ondorioz er...