Etorkizunerako prest ??

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-01-27 08:07
1

Egun batean, mezu bat heldu zaizu.
Igorlea ikusi ondoren presaka zabaltzen duzu mezua.
Zure pasahitza sekretua bertan daukazu, ezagutza berezi bat zabaltzeko gakoa hain zuzen.
Arnasa hartu ondoren, pasahitza idatzi eta web-gunea irekitzen duzu.
Barruan zaude jadanik, atzera (joateko ezinean) joan ezinik, eta pixkanaka-pixkanaka hasten zara irakurtzen...
Pantailan zure ezaugarri guztiak deskribatzen ari dira: Sexua, adina, begien kolore marroiak, ile beltzarana...
Pixka bat aurrerago lehendabiziko ezusteak...beti bertakoa zarela pentsatu ondoren zure familia Errusiatik datorrela jakinarazten dizute.
Bukatzeko osasunari buruzko atala. Azken asteotan urduri samar ibili zara zer jarriko ote duen pentsatuz. Orain parean daukazu txostena...
Badirudi zorte pixka bat eduki duzula, nahiz eta gaixotasun batzuentzat joera eduki,  informeak ez du ezer larririk azaltzen...
Ufff... ez zenuen uste listu lagin txiki (pixka) batetik hainbeste informazio aterako zenik

Horrelako egoeran zu ere egongo zinateke DECODEME enpresari 600 bat € (bat) bidaliko bazenio.
Listuari esker zure genoma deskodifikatuko dute eta hortik aterata hainbat informazio bitxia bidaliko dizute.
Baina bidaltzen dizute informazioa nahiz eta oso pertsonala, zehatza eta berezia izan oraindik genomak gordetzen duen informazioaren zati txikia besterik ez da.

Gaur egun gero eta errazagoa da izakien genoma sekuentziatzea eta pixkanaka-pixkanaka nukleotidoen katetik informazio gehiago ateratzen ari gara.
Baina oraindik asko falta zaigu gene zerrenda luze horietatik instrukzio guztiak ulertzeko.
Nahiz eta genoma sekuentziatu oraindik gene askok zer egiten duten (gene askok) ez dakigu edo bakarrik informazio partzial bat daukagu.
Eta ez hori bakarrik, gene asko nahiz eta genoma batean egon, beste gene aktibatzaile batzuk behar dituzte instrukzioak martxan jartzeko eta harreman konplexu horiek oraindik ez dira ulertzen zehatz-mehats.
Horregatik kasu askotan gaitza bat sustatzen duen geneak eduki arren ezin da ziurtatu gaitza garatuko den ala ez.
Aurrekoa gutxi balitz , aurrerapen zientifikoek erritmo ezberdinak izaten dituzte sarritan. Horrela jakin dezakegu zein gene-talde(a)k eragiten duten gaitza(ren bat jakin dezakegu) baina gerta daiteke (denbora) une berean gaixotasunaren sendabiderik ez izatea (pasa daiteke) eta hortik kezka.
Beraz, gaur egun txosten horiek ezin dute ziurtatu ehuneko ehunean gaitza bat garatuko duzula. Eta harrigarriena da zertarako jakingo nahi dugun gaixotasun(aren) bat edukiko dugula gaixotasun horren kontra ez badugu sendabiderik.
Baina zientzia bitartean aurrera doa, eta gero eta gehiago dakigu gure genomari buruz. Agian oraindik goizago da txosten horiei (horietakoei) fidagarritasun gehiegi emateko, baina denboraren poderioz tresna ezinbestekoa bihurtzeko bidean dabiltza, gizakiaren genoma guztia konprenitzen badugu zenbat gauza egin daitezke...
Ea asmatzen dugun informazio hori ondo antolatzen (antolatzea), gizakien faborez eta ez enpresa pribatuen etekinez.

2009-02-17 14:10 #1

Aspaldiko, Edu:

Hasieran deskribatzen duzun egoera beldurgarria iruditzen zait, baina era berean, denok dugu jakinmin morboso bat ezagutzeko zer gertatuko zaigun, zer gaixotasun izango dugun edo hemendik urte batzuetara nola egongo garen jakiteko. Kontraesankorra dirudi, baina kartak botatzera ere joaten dira batzuk, etorkizuna ezagutu nahian.

Niri kontu honetan larriena iruditzen zaidana da enpresek, estatuak edo edozein boterek gure osasunean eta gure bizitza pribatuan sartzeko duten interesa. Zientzia-fikzio pixka bat eginez, etorkizun ez oso urrunean, nik honako egoera hau irudikatzen dut: lantegi bakoitzak edukiko du "osasun" aditu bat (oraingo giza baliabideen arduradunaren pareko-edo) eta langileak kontratatzerakoan azterketa genetiko zorrotza egingo diete onartuak izan baino lehen. Beno, hori okerrenera jota; gauza onak ere ekarriko ditu gene-ezagutzak, gaixotasun askoren sendabidea, besteak beste. Baina zientziak beti izan da bi ahoko ezpata zorrotza, ezta?

Ah, garai bateko naziak lurpetik altxako balira, zer ez ote lukete asmatuko! Por zierto, irakurri duzu Jonatan Lemen, "las benévolas" liburua? Duela gutxi irakurri dut eta biziki gomendatzen dizut: oilo-ipurdia jartzeko modukoa, ikaragarria.Nazi batek, inolako erru eta damurik gabe, bere gerrako ibilerak kontatzen ditu modu gordin, gogor eta krudelean. Aspaldian irakurri dudan nobelarik harrigarriena. Idazlea gure adineko frantziar bat da, eta Gonkourt sari eman zioten liburuagatik. Liburu batzuek hotz lagatzen dizute, beste batzuek ez dute lortzen erakartzerik, baina honek, niri, behintzat, marka utzi dit.

Hurrengora arte,

Utzi iruzkina: