Euskarafobia
Penagarria izan arren Euskal Herriko biztanle askok fobia dute euskararekiko.
Segur aski, biolentziaren kontuan badugu arrazoi bat, aitzakia ezin hobea batzuentzat, nahiz eta, nire ikuspuntutik, arrazoi nagusia sakonagoa izan.
Hainbat urtetan saiatu da Euskara politika-lehiatik kanpo lagatzea, baina badirudi helburua ez dela lortu.
Urte askotan Abertzale-gehiengo ezberdinekin Euskararen aldeko politikak bultzatu dira, hala ere ezin da aurkitu kontsensu orokor bat.
Orain, tranpa eginez edo ez, beste aldeko indarrak bildu dira, Abertzaleak EAE-ko gobernutik at lagatzeko.
Akordio bat sinatu dute hainbat aldaketa martxan jartzeko, haien artean , jakina, Euskara-politikari dagokionez
Hala ere, azken urteotan euskararen sustapenean emaitza hobeak lortu dira EAEan Nafarroan edo Iparraldean baino eta hori onartzekoa da.
Tamalez, ez du ematen lortutakoak PSE eta, are gutxiago (batez ere) PPkoen artean euskararekiko maitasuna piztu duenik. Badirudi orain arte egin denak erakargarria izan baino konstituzionalistengan Euskarafobia piztu egin duela .
Segur aski, akordio handi bat falta da arazoa konpontzeko.
Zoritxarrez, beste kontu batzuetan bezala, ezinezkoa dirudi hori lortzea.
Agian ezin liteke Euskararen kontua, Euskal Herriko KONTUtik bereiztea eta hortik gakoa.
Horrela bada, lan nekea dugu aurretik, Euskararen bizia bermatzeko eta Euskarafobia madarikatu hori aldentzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: