Kategoria: arantza_quiroga
Penagarria izan arren Euskal Herriko biztanle askok fobia dute euskararekiko.Segur aski, biolentziaren kontuan badugu arrazoi bat, aitzakia ezin hobea batzuentzat, nahiz eta, nire ikuspuntutik, arrazoi nagusia sakonagoa izan.Hainbat urtetan saiatu da Euskara politika-lehiatik kanpo lagatzea, baina badirudi helburua ez dela lortu.Urte askotan Abertzale-gehiengo ezberdinekin Euskararen aldeko politikak bultzatu dira, hala ere ezin da aurkitu kontsensu orokor bat.Orain, tranpa eginez edo ez, beste aldeko indarrak bildu dira, Abertzaleak EAE-ko gobernutik at lagatzeko.Akordio bat sinatu d...