EUSKARAZOAK

Gaur goizean Auako pagadian ( San Romango pagadian) egon naiz. Jaimeri esker banekien jabeak pago jausiak ebakitzen ari zirela. Baina ez nekien pago berriak landatu egin zituztela. Bikain.Nahiz eta beste pago bat ere  lurrera joan, hainbat pago berri landatzeak pagadiaren etorkizuna bermatzen du eta.Esker mila jabeei.


Euskara eta Imac

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-03-14 08:26

Orain dela gutxi nire urtebetetzean emazteak Imac bat oparitu zidan. A ze poza...banekien nire emaztea konturatu egin zela bere ordenagailua ikusteaz kristoren inbidia pasatzen nuela, baina ez nuen uste oparituko lidakeela halakoren bat.Baina horrela izan da, eta tramankulu berri honekin idazten dizuet une honetan. Nire aurreko ordenagailua, PC arrunt bat zen. Eta beti windows sistema erabili dut haiekin. Gaur berriz, Leopard sistema erabilgarritasunekin dihardut, eta zer esan, alde honetara pasatuz gero, aurrean nola ibili nintzen ahaztea besterik ez dut nahi. Mintzapraktika klas...


Euskara eta zenbakiak

2
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-03-12 12:07

Azken bolada honetan, post eztabaidagarriz eztabaidagarri ibili naiz eta agian harea higikorretan sartu  naiz, ez dakit... Giroa lasaitzeko hemendik aurrera nire euskara traketsari buruz egingo dut berba, ea horrela bakea itzultzen den blogara. Hori da nire asmoa une honetan, baina honela noiz arte iraungo dudan ez dakit, oso aldakor bainaiz. Goazen bada gauza berri batekin, aurreko postetik guztiz aldenduta. Badakizue “ Loroaren teorema” irakurtzen ari naizela. Matematika eta zenbakiari buruz idatzitako liburu hau gau mahaitxo liburua daukat. Eta eleberri honen eraginez nire euska...


Oso ondo motel, gaur zure “ekintzagatik” Euskal Herriko askatasuna hurbilago dago. Ez kezkatu, datorren egunetan betiko etsaiek irainetan eta marmarka aritzen badira, zu egon lasai, begiak itxi, belarriak tolestu eta ahoa mutu, laster pasako da “marejada”. Gero pixkanaka-pixkanaka beste “ekintza” bat egiteko premia nabarituko duzu.  Umm, zein aukeratu, hori duzu arazoa, gero eta merkatu zabalagoa da eta. Agian orain dela 12 urte izan zen zinegotzi madarikatu hura...bai, euren semearen bigarren lehengusua ez da izango helburu txarra. Kasualidadez auzokideak zarete eta tipo jatorra...


Joan zen larunbatean San Romango pagadian egon nintzen. Neguan sartuta gaude, eta badakizue denboraldi honetan gure basoak erdi lo(tan) daudela. Pagadiko lurra orbelez estalita dago  eta ia perretxikorik ez dago (daude). Apenas bizpahiru motatakoak (motakoenak) aurki daitezke. Nahiz eta une honetan zuhaitz batzuk loreak ematen hasi, pagoak apirila arte ez dira esnatzen. Horregatik ez nuen espero gauza handirik aurkitzea. Bakarrik nahi nituen pagoen enbor sendo horiek berrikusi, oso ikusgarriak (ikusgai) iruditzen zaizkidalako. Baina zoritxarrez, pagadiak berri txarrekin agurtu nindue...


Greba dela eta

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-02-14 16:46

Greba dela eta, batzuek esango dute Euskal Herrian ez dela ezer aldatu, hemen ez dagoelako demokraziarik eta independentziaren alde dauden pertsonek ez dituztelako bermatuta haien eskubideak Ez dut esango gauden egoeran gustura nagoela, ez horixe, baina azken urteotan bakoitzak jakin behar du zer egin duen egoera honetara helarazteko. Urte gehiegi daramagu lelo berean, baina batzuk oraindik ez dira konturatzen, biolentzia erabiliz ez goazela inora. Aspalditik ETAren bortizkeria oztopo besterik ez da. Eta ETA izatea, Espainol gobernurako aitzaki onena da, gauzak gero eta txarragoa jartze...


Irakurtzen

3
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-02-09 12:49

Azken bolada honetan, BOGArena alde batean laga dut pittin bat. Ez dakit, agian denbora gutxiago daukat ordenadorearen aurrean jartzeko, edo asper samar bihurtu zaizkidalako saioak... ez dakit baina horrela nabil azken asteotan. Baina beste aldetik, euskaraz gero eta gehiago irakurtzen ari naiz. Lehen unetan interneten aurkitzen nituen Blogak eta Web-orriak irakurtzen nituen, baina orain dela hilabete batzuk “elhuyar” aldizkariaren aleak hasi nintzen erosten hilero. Zientzia eta teknologia betidanik eduki dut gustuko eta horregatik gogo handiz irakurtzen dut aldizkari osoa. Joan ziren Gab...


Bigarren aldiz, Euskalteleko telefonoak “jausita” daude, joan zen astelehenean bezala. Egunkari digitaletan oraindik ez dator ezer horri buruz, eta hemen gaude linearik gabe goiz osoz. Ez dakit zer arazoa duten, baina orain arte  ez dut sekula halako matxura jasan . Ea laster konpontzen duten kontua, guretzat linea fixoak oso inportanteak dira eta...


Etsaien lurraldean

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-02-05 18:22

Joan zen zapatuan ez nintzen joan Donostiara. Aspalditik baztertuta daukat nire gazteko futbol zaletasuna. Garai hartan, berriz,  Eibar Futbol Taldearen jarraitzaile amorratua nintzen, eta koadrilakoekin (nindoan) joaten nintzen Eibar taldeak jokatzen zituen (leku) partidu guztietara. Akordatzen naiz nola joan ginen Donostiara trenez, “Sanse” taldearen kontra zen lehia, baina egundoko jendetza abiatu zen aldi hartan ere. Koadrilakook apezpikuen kapel urdin-gorriz jantzita joan ginen Donostiara... zelako itxura geneukan, Hura piura!!! Garai hartan lagunak eta biok Tokiko Telebista ba...


Jope...azken bolada honetan ezinean nabil, edo lan gehiegi daukat, edo jai giroan sartuta nago, edo ideiaz eskas..., baina bloga elikatzeko nahiko petral nabil. Beno ohitura edo/eta soltura berreskuratzeko lerro batzuk idatziko ditut, nahiz eta zeri buruz idatzi ez jakin. A bai, orain bururatu zait, zer moduz astronomia pixka bat? Astronomia izugarri gustatzen zait, Astronomia esan dut, eta ez askok oker ulertzen duten bezala, Astrologia. Nik pseudozientzia horri izen berri bat ipiniko nioke, zentsu ulergarriagoa edukitzeko: "Astologia" hain zuzen. Garbi dago horoskopoen kontua ez dela n...