Gaur bera, bihar edonor
Oso ondo motel, gaur zure “ekintzagatik” Euskal Herriko askatasuna hurbilago dago.
Ez kezkatu, datorren egunetan betiko etsaiek irainetan eta marmarka aritzen badira, zu egon lasai, begiak itxi, belarriak tolestu eta ahoa mutu, laster pasako da “marejada”.
Gero pixkanaka-pixkanaka beste “ekintza” bat egiteko premia nabarituko duzu.
Umm, zein aukeratu, hori duzu arazoa, gero eta merkatu zabalagoa da eta.
Agian orain dela 12 urte izan zen zinegotzi madarikatu hura...bai, euren semearen bigarren lehengusua ez da izango helburu txarra.
Kasualidadez auzokideak zarete eta tipo jatorra dirudi, baina bost axola hiru tiro eta segituan Euskal Herriko independentzia lortu, bai horixe.
Eutsi gogor motel “Euskal Herria” zurekin dago, eta “Euskal Herriak” beti du arrazoia.
Baina, arraioa, oraindik ez dakizu zein den benetako Euskal Herria??
Iruzkinak
Utzi iruzkina: