Euskara eta Imac
Orain dela gutxi nire urtebetetzean emazteak Imac bat oparitu zidan. A ze poza...banekien nire emaztea konturatu egin zela bere ordenagailua ikusteaz kristoren inbidia pasatzen nuela, baina ez nuen uste oparituko lidakeela halakoren bat.
Baina horrela izan da, eta tramankulu berri honekin idazten dizuet une honetan.
Nire aurreko ordenagailua, PC arrunt bat zen. Eta beti windows sistema erabili dut haiekin.
Gaur berriz, Leopard sistema erabilgarritasunekin dihardut, eta zer esan, alde honetara pasatuz gero, aurrean nola ibili nintzen ahaztea besterik ez dut nahi.
Mintzapraktika klasean irakasleak galdetu zidan zer abantaila zeukaten Machintos ordenagailuek PC ordenagailuen gainetik, eta nik gauza sinple bat esan nion: beste gauza bat direla. Maila ezberdinetan jokatzen dute PCek eta MACek, bai horixe.
Sekula MAC bat erabili ez duen norbaitek ere, segituan konturatuko da zertan ari naizen, MAC ordenagailu batekin bizpahiru minutuan ibiltzen bada ...
Nik bakarrik nire esperientzia laburra adieraziko nahi dizuet.
Nire IMACak, pantaila batean ordenagailu osoa du.
Bai, ez dago kajoi zaratatxo handi bat ezta kable pilo bat edozein lekutan zintzilika . Web-cam integratuta du, eta baita WiFI, Bluetood, DVD/CD grabatzaile bat eta hainbat konexio ezberdinak ere.
Diseinutik zer esan behar, egundokoa, material onenetakoekin eginda...begira
Eta zer esan ere softwareari buruz, demasa, Leopard sistema erabilgarria darama eta hainbat programa dakar “deserie”: IPhoto, Imovie, ITunes, Safari nabegadorea...eta den dena arin arin doa eta ez da sekula kolgatzen. Edozein momentu itzali dezakezu ordenadorea eta segituan piztu, aitagure batean.
Gainera sistema erabilgarri berriarekin funtzionalitate berriak dakartza: Spaces, Time Machine...
Orain arte abaintaila besterik ez diot ikusten.
Batzuek esango didazue: bai oso polita baina Windows-programa asko ezingo duzu erabili.
Hori pentsatu nuen neuk ere, baina ez da horrela. Derrigorrez windows-programa bat erabili behar baduzu bi aukera dituzu eta.
Boot Cam dakarren programa erabili, horrela disko gogorra bitan zatitzen duzu windows sistema sartzeko.
Edo Parallels programa erabili, eta Leopard sistematik Windows sistema kudeatu ahal dezakezu.
Azken aukera hau da nik aukeratu dudana Boga programarekin jarraitzeko eta, zer esango dizuet, nire PC zaharrekin baino azkoz hobeto nabil IMAC ordenagailuarekin.
Batzuek diote MACzaleek sekta batekoa ematen dutela. Ez dakit hainbesterako den ala ez, baina MAC munduan sartuz gero beste ordenagailu motarik ez duzula ikusi nahi aitortu behar dizuet.
Orain arte hau zen MACi buruz kontatu nahi dizuena, ea animatzen zaizuen alde "ilun" honetara pasatzera, ez zarete damutuko benetan.
Iruzkinak
2011-06-26 16:14 #1
Utzi iruzkina: